Unibertsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
No edit summary
22. lerroa:
Ez dugu ezagutzen unibertsoaren osagaien %96 zertaz egina den; hala ere, materia ikusgaiaren banaketa aztertuta, materia eta energia ilunaren existentzia ondorioztatu dugu, eta unibertsoaren ikuspegi nahiko osatua egin dugu<ref name="Elhuyar">{{Erreferentzia|izenburua=Unibertsoa - ZT Hiztegia - Artikuluak|hizkuntza=eu|url=http://zthiztegiberria.elhuyar.org/artikuluak/Unibertsoa|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Gainera, unibertsoa hedatzen ari dela ere jakin ahal izan dugu, eta azken horrek beste ondorio garrantzitsu batera garamatza. Hedapenari atzeraka eragingo bagenio, unibertso behagarria uzkurtu egingo litzateke espazio-denboran, eta bertan den guztia [[dentsitate]] eta [[tenperatura]] izugarriko egoera batera eramango luke. [[Big Bang]]aren teoriaren arabera, egoera hori izango litzateke, hain zuzen ere, gaur egun ikusten dugun unibertsoaren hasiera.
 
porno
Ez ditugu oraindik ezagutzen hasiera-hasierako uneen gorabeherak, 10<sup>-43</sup> [[segundu]] unearen aurrekoak. Denbora tarte honi [[Plancken aroa]] deitzen zaio, zerotik [[Planck denbora]] bat ematera igarotzen den denbora, hain zuzen ere. Orduan, naturaren lau indar oinarrizkoak ([[grabitate]]a, [[Elkarrekintza nuklear ahul|nuklear ahula]] eta [[Elkarrekintza nuklear bortitz|bortitza]] eta [[Elektromagnetismo|elektromagnetikoa]]) bat eginda zeuden, eta ez dugu [[Bateratze handiaren teoria|egoera hori deskribatzeko teoria egokirik]]. Beraz, ezin dugu esan nola hasi izen hedapena, alegia, nola gertatu zen Big Bang deitu ohi den leherketa handia; baina ondorengo historiaren lerro nagusiak nahiko ondo ezagutzen ditugula esan daiteke<ref name="Elhuyar" />.
 
Badakigu 10<sup>-30</sup>s aurretik hedapenak izugarri abiadura handian gertatu behar izan zuela. [[Inflazio (kosmologia)|Inflazio-aroa]] deritzon horrek 10<sup>-35</sup>s baino ez zuen iraun, baina orduan sortu zen [[espazio-denbora]]k sobera hartzen du bere barne gaur egungo gure unibertso behagarria, hedapen-tasa 10<sup>50</sup> izan zelako<ref name="Elhuyar" />.