Elkarrekintza nuklear ahul: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
 
== Historia ==
19931933. urtean [[Enrico Fermi]] fisikari italiarrak elkarrekintza nuklear ahularen lehenengo teoria proposatu zuen, Fermiren elkarrekintza deritzona. Haren hitzetan, [[Beta desintegrazio|beta desintegrazioa]] lau [[Fermioi|fermioiren]] elkarrekintza bezala ulertu zitekeen. Elkarrekintza hori irispide gabeko kontaktu-indar batek eragingo luke.<ref>{{Erreferentzia|izena=E.|abizena=Fermi|izenburua=Versuch einer Theorie der β-Strahlen. I|orrialdeak=161–177|hizkuntza=de|data=1934-03-01|url=https://link.springer.com/article/10.1007/BF01351864|aldizkaria=Zeitschrift für Physik|alea=3-4|zenbakia=88|issn=0044-3328|doi=10.1007/BF01351864|sartze-data=2018-03-13}}</ref>
 
Hala ere, azalpen hobea eman zen geroago aipatutako elkarrekintza irismen oso txikia duen irismen finituko indar kontaktugabeen eremutzat hartuta. Ideia hori baliatuz, 1968an [[Sheldon Lee Glashow|Sheldon Glashow]], [[Abdus Salam]] eta [[Steven Weinberg]] lankideek [[Elkarrekintza elektromagnetiko|indar elektromagnetikoaren]] eta elkarrekintza ahularen teoriak bateratu zituzten. Frogatu zutenez, bi indarrok indar bakar baten bi aldaera dira, orain indar elektroahula deritzona.