Leasing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
== Leasing kontratua ==
'''Leasing-a''' (ingelesetik, leasing, “errentamendua”) '''edo finantza- errentamendua''' kontratunegozio juridiko bat da zeinaren bitartez akuratzaileak, epe zehatz baterako eta modu atzeraezinean, hirugarren bati erositako ondasun erabilera lagatzen dio akuradunari, aldi berean gauza horrekiko jabetza mantenduz. Era horretan, beste alderdi horrek epekako interesak eta komisioa ere barneratzen duen errenta ordaindu beharko dio akuratzaileari, ezarritako epeak irauten duen bitartean. Epea igarota akuradunak aukera izango du ondasuna itzultzeko, kontratua berritzeko errenta baxuago bategatik, edo objektuaren salerosketa gauzatzeko, gauzak duen salneurriari epeka ordaindutako kanona kenduz.
 
Hortaz, kontratuaren baldintzak beteta, akuradunak ondasuna prezio baten truke eskuratzeko ahalmena izango du. Prezio edo kuota honi “hondakin” deritzo, izan ere, akuratzaileak ordaindutako jatorrizko prezioaren (baita interesen eta gastuen) eta  akuradunak akuratzaileari ordaindutako kopuruaren arteko diferentziaren artean kalkulatzen da. Akuradunak ondasuna eskuratzeko aukera hautatzen ez badu, akuratzaileari itzuli beharko dio ondasuna, salbu kontratua luzatzen bada.