Leasing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
== Leasing kontratua ==
'''Leasing-a''' ([[ingeles]]etik, ''leasing'', "alokatzea") hainbat eratako abantaila finantzarioak, fiskalak eta teknikoak ahalbidetzen dituen tresna bat da<ref>CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1991/zer-da-leasinga ''Argia'', 2005-05-08</ref>. Azken aldian, enpresa askok maiz baliatzen dute; bereziki, kapital ibilgetze handietara jo gabe, ondasuneko ekipamenduak eskuratzeko. Higiezinen, garraioko materialen, turismoaren eta ekipamendu informatikoen sektoreetan ere erabiltzen dute.
'''Leasing-a''' (ingelesetik, leasing, “errentamendua”) '''edo finantza- errentamendua''' kontratu bat da zeinaren bitartez akuratzaileak, epe zehatz baterako eta modu atzeraezinean, hirugarren bati erositako ondasun erabilera lagatzen dio akuradunari, aldi berean gauza horrekiko jabetza mantenduz. Era horretan, beste alderdi horrek epekako interesak eta komisioa ere barneratzen duen errenta ordaindu beharko dio akuratzaileari, ezarritako epeak irauten duen bitartean. Epea igarota akuradunak aukera izango du ondasuna itzultzeko, kontratua berritzeko errenta baxuago bategatik, edo objektuaren salerosketa gauzatzeko, gauzak duen salneurriari epeka ordaindutako kanona kenduz.
 
Hortaz, kontratuaren baldintzak beteta, akuradunak ondasuna prezio baten truke eskuratzeko ahalmena izango du. Prezio edo kuota honi “hondakin” deritzo, izan ere, akuratzaileak ordaindutako jatorrizko prezioaren (baita interesen eta gastuen) eta  akuradunak akuratzaileari ordaindutako kopuruaren arteko diferentziaren artean kalkulatzen da. Akuradunak ondasuna eskuratzeko aukera hautatzen ez badu, akuratzaileari itzuli beharko dio ondasuna, salbu kontratua luzatzen bada.
[[Kontratu]] bat da, funtsean, zeinen bidez ondasun higigai edo higiezinen baten erabilera uzten baita, diruzko kuota baten trukean. Kontratuak ondasuna erosteko aukera ematen du eta erabiltzaileak balia dezake kontratuaren bukaeran. Hala egiten ez badu, errentatzaileak ondasuna berriro errentan emateko eskubidea bereganatuko du. Nahi izatera, era guztietako enpresek balia dezakete leasinga, sozietateek bezala autonomoek, profesional liberalek, ondasunen komunitateek, kooperatibek eta abarrek.
 
== Garrantzi historiko eta ekonomikoa ==
Hala [[Euskal Herria]]n, nola [[Espainia]]ko estatuan, bankuek, aurrezki-kutxek, kreditu-kooperatibek eta kredituko establezimendu finantzarioek daukate baimena, operazio mota horretarako. ''Leasing''eko kontratuek bi urteko iraupena izaten dute gutxienez, ondasun higigaien kasuan, eta hamar urtekoa, ondasun higiezinen eta establezimendu industrialenean. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] eta [[Erresuma Batua]]n asko zabaldu da kontratu-mota hau automobil, [[ordenagailu]] eta bestelako ondasunak erosteko.
 
== Izaera juridikoa ==
 
=== Kontratu tipikoa ===
 
=== Kontratu mistoa ===
 
== Elementuak ==
 
== Finantza operazioa ==
 
== Ezaugarriak ==
 
== Kostua ==
 
== Erabilera ==
 
== Abantailak eta desabantailak ==
 
=== Abantailak ===
 
=== Desabantailak ===
 
== Ordenamendu ezberdinen eraentza ==
 
== Ikusi ere ==
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo -loturak ==
 
* [http://gizapedia.hirusta.io/leasing/ Leasing], Gizapedian.
== Garrantzi historiko eta ekonomikoa ==
XX. mendean zehar, kontratuzko instituzio multzo bat, gehienak common law-en jatorria izanik eta Ipar Amerikako testuinguruan perfekzionatuta, civil law edo tradizio kodifikatua duten herrialdeetara zabaldu ziren, zeintzuetan tipikotasun soziala lortuta eta zuzenbidearen kategoria tradizionaletan ikastea zaila izanik, horietako batzuk kontratu atipikoak kontsideratzen dira. Ezagunetarikoen eta gure inguruan eraginkortasun gehiago dutenen artean, honako hauek aipa daitezke: leasing, factoring, underwriting, franchising, know how, merchandising, swap, etab.
 
Testuinguru honen barruan leasing-ak espazio berezi bat irabazi du. Bere jatorria K.a. 5.000 urtean kokatzen da sumartarren eskutik. Garai horretan lurren jabeak zirenak sistema honen bitartez, horien erabilera eskualdatzen zuten, lur horiek lantzeko eta hazteko zuten ezintasunarengatik. Beste aurrekari batzuk lurren errentamenduaren inguruko Hammurabi kodean aurki ditzakegu.
 
Gaur egun, fenomeno ekonomiko singular batean datza, zeina bere garapena XIX. mendearen erdialdean kokatzen den trenbidearen hedapenarekin, Ingalaterran leasing-aren operazioak egiteko objektuarekin erantzukizun mugatuko lehenengo sozietateak sortu zirenean. Berdin- berdin gertatu zen Amerikako Estatu Batuetan.
 
1952. urtean, San Frantziskon, United States Leasing Corporation izeneko sozietate bat sortu zen, existitzen ziren finantza-teknika urriek, zeuden beharren aurrean eman ez zituzten erantzunak emateko.
 
“Leadership not ownership” (Buruzagitza ez jabetza) bezalako esloganak erabiltzen hasi ziren, zeinaren bitartez zabaldu nahi zen idea zen, garraioak, makinak eta industria- lokalak erabiltzen dituen enpresaburu batentzat, garrantzi gutxi izango du bere jabetzakoak izatea, bere xedapenera baldin baditu; edo “pas as you earn” (ordaindu irabazten duzunaren arabera) bezalako esloganak.
 
70 eta 80. hamarkadaren hasieran, leasing-a mundu osora zabaltzen da.
 
== Izaera juridikoa ==
 
=== Kontratu atipikoa ===
Leasing-a kontratu atipikoa da, denboraren poderioz, zenbait legetan partzialki arautua izan dena. Alegia, kontratuak ez du gaur egun oinarrizko eraentza bat, beste kontratu tipikoekin gertatzen den bezala, baizik eta lege edo arau ezberdinek, duten objektuari begira, leasing horren arauketa berezia eta partziala jasotzen dute. Hortaz, ez da bideratzailea inolako kontratu tipikoetara, eta zehazki:
 
a)     Ez elkarrenganako- kontratuari. Izan ere, nahiz eta berariazko eta benetako finantzazio bat izan, itzultzeko obligazioa ez da ematen.
 
b)     Ez komodatu- kontratuari, kostubidezkoa izateagatik.
 
c)     Ez salerosketa- kontratuari, jabetzaren lekualdaketa ezagatik.
 
d)     Ez errentamendu- kontratuari, leasing-ean akuratzailea, errentamendu kontratuan ez bezala, beti jarduera profesionala burutzen duen sozietate bat delako.
 
=== Kontratu mistoa ===
Italiar doktrinak leasing-a kontratu misto bat dela kontsideratzen du, errentamendu eta akuratzailearen salmentako aldebakarreko promesaren bidez osatua.
 
Kontratu mistoa deritzo, subjektuen intentzio ekonomikoa berauei lotuta dagoelako eta egitura juridikoa, eskema tipikoarekiko diferentziak aurkezten dituelako.
 
== Elementuak ==
'''1) SUBJEKTUAK:''' Leasing enpresa eta Bezeroa edo Erabiltzailea: Doktrinak baieztatzen duen moduan Leasing Kontratuak ALDERDI BIKO negozio juridikoak dira, ondorioz gauza fabrikatzen duen subjektua ez da negozio juridiko honen baitan sartzen.
 
a) <u>Leasing Enpresa</u>: normalean sozietate merkantil bat bezala sorturiko pertsona juridiko bat izaten da
 
b) <u>Bezero edo Erabiltzailea</u>: subjektu hau pertsona fisiko edo juridiko bat izan daiteke, ez dio axola; izan ere kontratuan bertan argi geratzen da erabiltzaile honen pertsonalitate eta ogibidea zein den.
 
'''2) OBJEKTUA:''' Gauza eta Prezioa: Erabiltzaileari ematen/uzten zaion gauza eta honi jartzen zioen prezioa, kontraprestazio edo ordain moduan.
 
a) <u>Gauza</u>: Leasing kontratuan eskaintzen den materiala da. Kontratu mota honetan gauza materialaren deskripzioa, marka, modeloa eta makinariaren mota zehatza zehazten dira. Baina batez ere zehaztu beharrekoa gauzaren xede edo betebeharreko helburua zein den; hau da, gauza hau aktibitate profesional bat burutzeko erabiliko den gauza bat izan behar du, hau baita Leasing Kontratua ohiko alokairu kontratu batetik desberdintzen duen elementua.
 
b) <u>Prezioa</u>: kontratuan zehazten den prezioa errentamendu osoarengandik hitzartutako kantitate totala izan behar du. Total hau epeka ordaindu daiteke, kontratuan hitzartutako maiztasunaren arabera. Era berean, kontratu hauek nahiz eta printzipioz errentamendu izaera eduki, erosketarako aukera ematen du Leasing Kontratuak.
 
== Finantza- operazioa ==
Doktrinaren zati bat interpretatzen du leasing-a finantza-operazio edo eragiketa bat bezala, izan ere, akuratzailearen interesa soilik finantzarioa izatera igarotzen da eta bere inbertsioaren zenbatekoa, kapitalean, berreskuratzera mugatzen da.
 
== Ezaugarriak ==
Kontratu honek ezaugarri batzuk ditu, zeintzuek alda daitezkeen herrialde bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera:
 
1.     Kontratua amaitzerakoan, finantza- akuratzaileak bere bezeroari (finantza- akuradunari) ondasuna eskuratzeko aukera emateko obligazioa dauka. Ezaugarri hau ez da errentamendu- kontratuan ematen.
 
2.     Uría (hilda jada), Menéndez, Sánchez Calero eta beste doktore batzuen aburuz, ezin da errentamendu- kontratu bezala kalifikatu, izan ere, leasing kontratuaren funtzioa ez baita ondasun (higigarri edo higiezin) baten erabilera ematea, baizik eta ustiapena eta gozamena finantzatzeko aukera ematea.
 
3.     Kontratuaren bizitza osoan zehar, leasing-aren entitatea (akuratzaile finantzarioa) kontratuaren objektua den ondasunaren gaineko titularitatea mantentzen du, eta bera izango da ondasunaren narriadura eta galera pairatuko dituena.
 
4.     Kontratua ez da erabilerarako mailegua (komodatua deritzo kontratuari), nahiz eta antzekoak izan.
 
5.     Kontratu honetan klausula bat txertatu daiteke, zeinaren bidez, bezeroa, jabeak, ondasunaren gainean egin nahi dituen ikuskapenak jasatera behartuta egon daitekeen; edota zeinaren bidez, bezeroa, leasing entitateak ezarritako segurua ordaintzera behartuta egon daitekeen.
 
6.     Bezeroaren ez-betetzearen aurrean, leasing entitateak akzio deklaratibo edota exekutiboak burutu ditzake (bere eskubidea exekutatzeko izaera honetako titulu batez baliatzen bada). Gainera, kontratua konpondu edo ebatzi dezake eta epailea presatu, prozedimendu prozesal labur baten bidez, kontratuaren objektua den ondasuna berreskuratzeko.
 
7.     Enpresentzat izaera fiskaleko abantaila desberdinak dakartza, izan ere, leasing entitatea da ondasunaren zeharkako zergei (Balio erantsiaren gaineko zergari -BEZ-ari eta IGIC -Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra) aurre egiten diena.
 
== Kostua ==
Leasing-aren bi motatako kostuak daude, bata da balio-galeraren kostua (bi faktoreen artean garestiena da) eta diruaren maileguaren kostua (entitate akuratzailearen interes aplikagarri motaren arabera aldatzen den finantza- kostua da).
 
Leasing-aren kostua interes bat gehi ekipoaren amortizazioaren kalkuluan datza. Kostu hura onuragarria da kapital gutxi duten enpresentzat, dakartzan abantaila fiskalez gain.
 
Hilabeteko ordainketa totala kalkulatzeko ondorengo formula erabiltzen da:
 
R: Hilabeteko ordainketa
 
V: Ondasunaren egungo balioa
 
F: Ondasunaren amaierazko balioa edo hondakinezko balioa (erosteko aukera)
 
i: Interes tasa (hilabeteko epealdian)
 
N: Denboraldi edo hilerokoak
 
== Erabilera ==
Pertsona edo enpresa bat ondasun zehatz bat behar du, baina ez dago hura bereganatzeko baliabideak bideratzeko baldintzetan. Beraz, ondasun hura eskaintzen duen leasing konpainiaren batekin edo finantza- erakunderen batekin harremanetan jartzen da, azken honek, interesatuak ezarritako zehaztapenekin eta eskakizun teknikoekin eskuratzeko. Ondoren, pertsonari entregatzen zaio diru kopuru bat entregatzearen truke zehaztutako epe batean erabili dezan (aldizkako kuotetan, beti balio berekoak edo goranzkoak).
 
Operazioa errentamendu- kontratu finantzario baten bidez egiten da, erosteko aukera egonik. Behin, adostutako epea beteta, bezero edo akuradunak ondasuna bereganatu dezake, beti ere, kuota osagarri bat ordainduz zeinaren bitartez ondasunaren salerosketa ematen den.
 
Bi alderdien arteko akordioa atzeraezina da: ondasuna ezin zaio leasing konpainiari adostutako epea baino lehen entregatu. Abantaila fiskalak  lortzera iristeko, kontratuzko epea, gutxienez, bi urte iraun behar du ondasun higigarrien kasuan eta gutxienez hamar urte, ondasun higiezinez kasuan. Sistema honekin posiblea da eskuratze ia edozein ekipo edo makineria (baita atzerrian merkaturatzen bada ere).
 
Figura hau batez ere, enpresak erabiltzen dute.
 
Normalean leasinga erabilia izaten da, epe ez hain luzera beren balioa galtzen edo zaharkitzen diren gauzen kasuan: ibilgailuak, ordenagailuak etab.
 
== Abantailak eta desabantailak ==
 
=== Abantailak ===
-         Inbertsioaren %100ean finantzatu daiteke.
 
-         Libre mantentzen da bezeroaren zorpetzeko gaitasuna
 
-         Malgua da epe, kopuru eta zerbitzuen sarbidean
 
-         Salmentaren baldintzak kontserbatzea baimentzen du
 
-         Lanaren kapitalaren gutxieneko kontserbazioa
 
-         Berrikuntza teknologikorako aukera
 
-         Operazioan azkartasuna
 
-         Enpresaren jabetzaren mantenua baimentzen du.
 
=== Desabantailak ===
-         Ondasunaren jabetzara sarbidea dago, batzuetan kontratuaren amaieran, erosteko aukera burutzean.
 
-         Kontratuaren amaierara arte ezin da ondasuna entregatu.
 
-         Klausula penalen existentziaren aurreikuspena kontratuzko obligazioen ez-betetzeagatik.
 
-         Batzuetan beste finantzazio motak baino kostu handiagoa dakar, batez ere, interes motetan beherakadak gertatzen direnean.
 
-         Kontratuaren amaieran kopuru gehigarri bat kobratuko zaio, ondasunaren birsalerosketaren balioa gutxiesten duen guztiarengatik.
 
== Leasing motak ==
'''Bost mota'''tako leasing aurkitzen dira:
 
-         '''Leasing finantzarioa (higagarri edo higiezina)''': Leasing erabiliena da. Mota honetako eragiketetan hiru pertsona hartzen dute parte: akuraduna, ondasuna erabiltzeko eskubidea izango duena; leasing sozietatea edo akuratzailea, bezeroak behar duen ondasuna eskuratzen duena eta zehaztutako epe batez eskualdatzen diona hura erosteko aukerarekin; eta azkenik, hornitzailea, leasing sozietateari ondasuna saltzen diona, azken honek ondasuna bezeroari eskualdatu diezaion. Ondasuna higigarriak edo higiezinak izan daitezke.
 
Leasing finantzarioan helburua ez da ondasunak saltzea, baizik eta finantza zerbitzua eskaintzea.
 
Bi motatako leasing finantzario existitzen dira: leasing finantzario higigarria eta leasing finantzario higiezina.
 
o  Leasing finantzario higigarria: Bideratuta dago ekipoen, makineriaren, ibilgailuen elementuen, material informatikoen, medikuntza ekipoen, etab., finantzaketarako.
 
Kontratu honen gutxienezko epea bi urtekoa da.
 
o  Leasing finantzario higiezina: Bideratuta dago industria-nabeak, lokal komertzialak, bulegoak, etab. finantzatzera. Kontratu honen gutxienezko epea hamar urtekoa da.
 
-         '''Leasing operatiboa''': Epe motzeko, bat eta hiru urte bitarteko, leasing mota bat da, eta leasing finantzarioa baino hondakin- balio altuagoak ditu. Hortaz, normalean, ez da erosketarik burutzen. Normalean hornitzailearen eta bezeroaren artean burutzen da. Soilik ondasun higigarrien finantzazioan erabiltzen da.
 
-         '''Leasing finantza- atxikimenduarekin''':  Akuraduna eta akuratzaileaz gain, epe luzerako mailegu-emaile batek hartzen du parte modalitate honetan, zeinak eragiketan parte hartzen duen ondasunaren balioaren %80an.
 
-         '''Zeharkako leasing-a''': Produktu baten saltzaileak (adibidez, ekipoen ondasunen fabrikatzaile batek),  kontaktuan jartzen ditu akuraduna eta akuratzailea leasing kontratua burutu dezaten.
 
-         '''Retroleasing edo lease-back''': Ondasun baten jabeak, ondasuna leasing sozietate bati saldu egiten dio, likidezia jaso egiten du eta akuradun bezala ondasuna erabiltzen jarraitzen du errentamendu izeneko aldizkako errenta baten truke. Kontratua bukatzean, lehen jabea zena (oraingo akuraduna) erosketaren aukera burutu dezake, eta berriz ere, ondasunaren jabe bihurtu.
 
== Leasing kontratuaren adibidea ==
(Insertar)
 
== Ordenamendu ezberdinen eraentza ==
'''1) FRANTZIA:''' bere Kode Zibilean azaltzen den moduan, gauza baten traspasoa ematen den kontratuetan, alderdien borondateaz gain beharrezkoa da honetatik sortzen diren obligazioak betetzea, non gauza jasotzen den subjektuak hartzaile izateaz gain ``jabe´´ ere bilakatzen da (1138 artikulua).
 
'''2) ITALIA:''' Kode frantsesaren ildoa jarraitzen du, baina matizazio gutxi batzuekin: Leasing Kontratuak bi motetan bereizten ditu, EFEKTU ERREALETAKOAK (1376 artikulua) eta DERRIGORREZKO EFEKTUETAKOAK (1470 artikulua).
 
== Ikusi ere ==
 
== Erreferentziak ==
1.     Calegari de Grosso, Lydia E. ''El Contrato de Leasing, legislación y jurisprudencia''. Buenos Aires: Abeledo-Perrot.
 
2.    Volver arriba↑ Calegari de Grosso, Lydia E. (2001). ''El Contrato de Leasing, legislación y jurisprudencia''. Buenos Aires, Argentina: Abeledo-Perrot.
 
3.    Volver arriba↑ Calegari de Grosso, Lydia E. (2001). ''El Contrato de Leasing, legislación y jurisprudencia''. Buemos Aires Argentina: Abeledo-Perrot.
 
4.    Volver arriba↑ Calculadora en línea para ''leasing''
 
== Kanpo- loturak ==
·        <u>El ''leasing'': mitos y realidades</u>
 
·        <u>Informe anual sobre ''leasing'' en España</u>
 
·        <u>¿Qué es el ''leasing'' financiero?.</u>
 
[[Kategoria:Merkataritza zuzenbidea]]