Wikipedia:Politikak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
13. lerroa:
 
== Wikipediako politika batzuk (formalak zein informalak) ==
=== Hiztegi Batuko hitzak eta sinonimoak (politika informala) ===
{{lasterbidea|WP:HiztegiBatua}}
Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira. Esate baterako, ''esnatu'' hitzak «Gip.» (gipuzkera) marka duenez, ''iratzarri'' erabiliko dugu toki berezi horietan; eta ''altuera'' hitzak «Heg.» (Hego Euskal Herria) marka duenez, ''garaiera'' edo ''goratasun'' erabiliko dugu toki berezi horietan.
 
Artikuluaren barruan, ordea, Hiztegi Batuan onartutako hitz guztiak erabili ahal izango dira. Euskalki edo lurralde marka baldin badu ere, lankide batek erabiltzen duen euskara batuko hitz zuzena errespetatu behar da, eta hitz horren ordez ez da sinonimo bat jarri behar, hiztegiaren aberastasunaren izenean.
 
Gogoan izan, hala ere, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan hitz bati «h.» (hobe) edo «e.» (erabil) marka jartzen badio, marka horren ezkerretara doan hitza ez dela erabili behar, baizik eta markaren eskuinetara ageri dena.
 
=== Jentilizioen erabilera (politika formala) ===
{{lasterbidea|WP:-tar|WP:(t)ar}}