Bahrain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
73. lerroa:
 
== Historia ==
[[1971]]n, burujabetasuna aldarrikatu ondoren, 1973an konstituzioa onartu zen, [[emir]]raren boterea murrizten zuena (besteak beste, Nazio Biltzarra sortzea proposatzen zuen), baina indar gabe utzi zen handik bi urtera. Gaur egun [[ezkerra (argipena)|ezkerreko]] taldeek eta talde [[Islamiar fundamentalismo|islamiar fundamentalista]] askok ezkutuan dihardute; [[1994]]az gero, gorabeherak eragiten dituzte xiitek, tarteka, Nazio Biltzarra berriro antolatzea eta langabezia murrizteko neurriak hartzea eskatuz. Oro har, Mendebaldeko herrialdeen aldera jo izan du Bahrainek politikan eta [[Golkoko Gerra|1991ko Persiar golkoko gerragerran]]n, esaterako, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] antolaturiko nazioarteko taldearekin bat egin zuen. 2002an udal-hauteskundeak egin ziren eta 2004an, legebiltzarrerakoak.
 
[[2014]]ko [[abenduaren 6]]an jakin zenez, [[Erresuma Batua]]k base militar bat jarri behar du Bahrainen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1953/024/436390/2014-12-07/erresuma_batuaren_base_militar_bat_bahrainen.htm «Erresuma Batuaren base militar bat, Bahrainen»], ''Berria'', 2014-12-07</ref>. [[Abenduaren 26]]an, milaka pertsonak Bahraingo lehen ministroaren dimisioa eskatu zuten<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5401940/015/006/2014-12-27/milaka_lagunek_bahraingo_lehen_ministroaren_dimisioa_eskatu_dute.htm «Milaka lagunek Bahraingo lehen ministroaren dimisioa eskatu dute»], ''Berria'', 2014-12-27</ref>.
 
== Ekonomia ==
Bahraingo ekonomiaren oinarria [[petrolio]]aren industria da, eta herrialdearen kokagune estrategikoak ere garrantzi handia du [[ekonomia]]n, [[Persiar golkoa|Persiar golkoko]] garrantzi handiko merkataritzaren eta finantzen gune bihurtu baita. Petrolioaren ekoizpenak eta langintzak hartzen du esportazioen parte handi bat (% 60), eta barne-produktu gordinaren % 30 osatzen du. Dena dela, eta petrolio-erreserbak ez agortzeko beste industria batzuk sortu diren arren, herrialdeko ekonomia petrolioaren mende dago, eta arazo larriak sor daitezke petrolioaren prezioen gorabeheren eraginez, edo 1990-1991 urteetan Persiar golkoan sortutako krisiaren antzeko egoeretan. Arazo ekonomiko nagusiak langabezia (gazteen artean, batez ere), eta petrolioa eta lurpeko ur-erreserbak agortzea dira. 1986an [[Fahd erregeaSaudi Arabiakoa|Fahd erregeak]]k Bahrain Saudi Arabiarekin lotzeko egindako errepideari esker, gora egin du turismoak.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
Bahrain [[monarkia absolutista]] da: buruzagia emirra da eta titulua oinordekotzaz jasotzen du. [[1999a]]n [[Amir Hamad bin Isa Al Khalifa]]k hartu zuen emir-kargua. Kontserbadurismo islamiar tradizionalista da gobernuaren politikaren ezaugarri nagusia. Administrazioko zereginak ministro-talde batek betetzen ditu. Alderdi politikoak debekatuta daude.
 
== Erreferentziak ==