Iholdi (Mariasun Landa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:

=== Iholdi ===
Iholdi agertzen den lehen liburua da honako hau, lehen aldiz Erein argitaletxeak<ref name=":0">Landa, M. eta Balzola, A. (1988). Iholdi. Donostia: Erein.</ref> kaleratu zuena 1988. urtean. 16 anekdotek osatzen dute liburu hau, denak Iholdik berak bizitako esperientzietan oinarrituta. Anekdota guzti horietan zehar ikus dezakegu Iholdiren izaera nolakoa den, neskatoaren barne-mundua eta hausnarketak baitira lehen liburu honen ardatzak. Liburuetan, Iholdiren arazoak, interesak eta nahiak zeintzuk diren ikusten dira, esate baterako, mutilekin duen harremana eta marrazteari eta idazteari dion estimua. Horretaz gain, oso argi geratzen dira neskaren irudimena eta sentiberatasuna, baita inozentzia ere, haurra dela ikustarazten diguten ezaugarriak. Hala ere, hausnarketa batzuek Iholdiren heldutasuna erakusten dute, hala nola, zigarro izatearen tristezia edota hardun sagar bat delako sentsazioa.

=== Amona, zure Iholdi / Marina / Haginak eta hilobiak ===
Lehen aldiz 2000. urtean<ref name=":1">Landa, M. eta Balzola, A. (2000). Amona, zure Iholdi. Donostia: Erein.</ref> argitaratu zen liburu honetan, Iholdi dagoeneko ez da haurra, gaztetxoa baizik. Honek erakusten du bilduman zehar zer nolako garapena duen pertsonaiak, nahiz eta inoiz ez galdu erabat inozentzia. Liburu honetan, amonari idazten dion gutun batean, lehengusu Martinekin bizi izan duen esperientziak (pistola bat lehen aldiz ikusteak) zer eragin izan duen ikus daiteke. Iholdiren beldurrak inoiz baino agerikoagoak dira, baita emozio hau sentitzeak sortzen dion lotsa eta ezinegona ere, koldarra ez dela adierazi nahi baitu lehengusuaren aurrean. Aurreko liburuan baino helduagoa da Iholdi bere beldurrak gainditu eta arazoa konpontzen duelako azkenean, pistola uretara botata eta bere lehengusuari aurre eginda. Hala ere, bere sentiberatasunak eta irudimenak (amona hegazkinak gal edo desbidera ez daitezen gidatzen imajinatzen ditu, trafikoarekin egiten den antzera) berdintsu diraute eta, beraz, ez da inola ere galtzen ''Iholdi'' liburuko protagonistaren muina.

Olaziregik (1996)<ref name=":2">Olaziregi, M. J.(1996). Mariasun Landa o la poética de la ternura. CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (122), 7-21.</ref> dioen moduan Mariasun Landak konpromiso feminista handia dauka. Hau argi eta garbi geratzen da Iholdiren bilduma irakurtzerakoan, neska bat protagonista eta ardatz nagusi izateaz gain, oso ondo azaltzen direlako Iholdiren kezkak, interesak, nahiak eta, orokorrean, haren barne mundua. Bestalde, azpimarratu beharra dago honek guztiak neska izatearen kontzientziarekin zerikusi handia daukala, ''Iholdi'' (1988) lehen liburuko ''Diligentzia'' kontakizunean ikus daitekeen moduan, besteak beste. Horretaz gain, Olaziregik neska protagonistaren sentiberatasuna azpimarratzen du, testuak daukan estetikaren garrantzia eta ludikotasuna ere, hurrengo liburuetan ere (''Amona, zure Iholdi'' eta ''Haginak eta hilobiak'') ikus daitekeena.

Hori dela eta, Olaziregik diok Landaren testuetan, eta, azpimarratzekotan ''Amona, zure Iholdi''n, liburuko estetikotasuna dela garrantzia handia duena eta hori dela eta, Iholdiren pertsonaiak baliabide literario asko erabiltzen ditu bizitakoak kontatzeko, metafora askorekin eta pentsaera modu lasaian adierazita. Jone Arroitajauregi Aranbururen (2012)<ref name=":3">(2012ko azaroa-abendua). La verdadera historia de Munia y Iholdi (o por qué Balzola y Landa son amigas). CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (250), 21-27.</ref> arabera, Iholdik ezin dio hitz egiteari eta bere bizitza kontatzeari utzi. Iholdi herri batean bizi zen bere familiarekin. Hasieran, etxean, kalean edo eskolan gertatutako bizipenak kontatzen zituen baina pixkanaka istorio luzeagoak kontatzen hasi zen. Istorio luze horietan bere lagunen bizitzak kontatzen hasi zen ere. Lagun horiek Ainhoa eta Alex ziren. Hala ere, zalantzarik gabe, Iholdi erosoen sentitzen zen momentua amonari (zeruan zegoena)  istorioak kontatzen zizkioenean zen. Hau guztia ondo islatua dago bilduman zehar erabiltzen den hizkeran ere, baita haurren munduaren ezagutzan ere, Iholdik haurrek duten inozentzia eta irudimena oso ondo islatzen dituelako.

Bestalde, Mariasun Landak (2011)<ref name=":4">(2011). El enfado de las niñas. CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (240), 42-46.</ref> CLIJ aldizkarian, ''El enfado de las niñas'' atalean, hain zuzen ere, aitortu zuen Iholdi bere alter ego literarioa zela.

== Ilustrazioak ==

Iholdiren edizio ezberdinetan, azpimarratzekoa da ilustrazioek duten izaera estetikoa. Hernández Cavasen (2005)<ref name=":5">Hernández Cava, F. (2005). Las ataduras de la libertad gráfica: a propósito de la serie Iholdi. CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (183), 52-54.</ref> arabera ilustrazioak musikaltasunez beteta daude eta koloreek eta lerroek pertsonaiak hobeto ezagutzen laguntzen dute, haien barne mundua oso ondo islatzen dutelako. Askotan, ilustrazioek begira daudela sentsazioa sortzen dutela dio Hernandezek eta honek testuaren eta ilustrazioen arteko harremana sakontzen du. Horretaz gain, Iholdi bildumako ilustrazioak emozioz beteta daude, bai lehen edizioetakoak baita edizio berrikoak ere, nahiz eta elkarren artean ñabardura eta diferentzia asko, erabilitako teknikak oso ezberdinak baitira. Lehen edizioko ilustrazioak eskuz eginak dira eta izaera abstraktoagoa dute, bigarren edizioko liburuak irakurtzeko eta interpretatzeko errazagoak diren bitartean. Hala ere, bi ilustrazio motek oso ondo adierazten dute Iholdi nor den, sentiberatasun handiz eginda daudelako.

== Erreferentziak ==

<ref name=":4">(2011). El enfado de las niñas. CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (240), 42-46.</ref>
<ref name=":3">(2012ko azaroa-abendua). La verdadera historia de Munia y Iholdi (o por qué Balzola y Landa son amigas). CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (250), 21-27.</ref>
<ref name=":5">Hernández Cava, F. (2005). Las ataduras de la libertad gráfica: a propósito de la serie Iholdi. CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (183), 52-54.</ref>
<ref name=":0">Landa, M. eta Balzola, A. (1988). Iholdi. Donostia: Erein.</ref>
<ref name=":1">Landa, M. eta Balzola, A. (2000). Amona, zure Iholdi. Donostia: Erein.</ref>
<ref name=":2">Olaziregi, M. J.(1996). Mariasun Landa o la poética de la ternura. CLIJ: Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. (122), 7-21.</ref>

[[Kategoria:Euskarazko haur eta gazte literaturako pertsonaiak]]
[[Kategoria:Mariasun Landa]]