«Elkarrekintza nuklear ahul»: berrikuspenen arteko aldeak

No edit summary
Ispilu arrunt baten begiratzen badugu, izadiaren legeek berdinak izaten jarraitzen dute. Hau da, edozein esperimentutan [[Euklidear espazio|espazio euklidear]] guztiak inbertituz gero, neurketak mantendu egiten dira normalean. Fenomeno horri [[:es:Paridad_(física)|paritatearen]] kontserbazio-legea deritzo. Lege hori grabitazio klasikoaren eta elektromagnetismoaren teorietan errespetatu egiten da; beraz, lege unibertsala zela uste izan zen denbora luzez.
[[Fitxategi:Chien-Shiung Wu (1912-1997) in 1963.jpg|thumb|262x262px|Chien-Shiung Wu 1963an Colombiako unibertsitatean.]]
Hala ere, 1950eko hamarkadan zehar, [[Chen-Ning Yang|Chen Ning Yang]]-ek eta [[Tsung Dao Lee|Tsung-Dao Lee]]-k, kalkulu matematikoan oinarrituz, elkarrekintza nuklear ahulean lege hori apur zitekeela esan zuten . Geroago, 1957an hain zuzen, [[Chien-Shiung Wu|Chien Shiung Wu]]-k eta haren lankideek Lee-k eta Yang-ek aurresandakoa esperimentalki frogatzeko gai izan ziren. Horri esker, aipatutako ikerlartzile-taldeak [[Fisikako Nobel Saria|1957ko Fisikako Nobel Saria]] irabazi zuen. <ref>{{Cite web|url=https://en.wikipedia.org/wiki/Wu_experiment|izenburua=Wu-ren esperimentua|sartze-data=15/03/2018|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>
 
Elkarrekintza ahula lau fermioiren arteko kontaktu-elkarrekintza moduan azaltzen bada ere (Fermiren teoria), paritatearen apurketaren frogapenak ikuspuntu berri bat eskatzen zuen. Horri erantzuna ematekotan, 1957. urtean Robert Mershak-ek, George Sudarshan-ek eta, geroago, [[Richard Feynman]]-ek eta [[Murray Gell-Mann]]-ek '''V-A''' (Bektore bat ken bektore axial edo lebogiro bat) [[Lagrangear (argipena)|lagrangearra]] proposatu zuten elkarrekintza ahulak azaltzeko. Proposamen horren arabera, elkarrekintza ahulak soilik partikula lebogiroetan eta antipartikula destrogiroetan dauka eragina. Partikula lebogiro baten ispilu-irudia partikula destrogiro bat denez (eta alderantziz), Fermiren teoria horrek paritatearen apurketa azaltzen du.
16

edits