Frantses nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa:
 
===III. Errepublika 1914 arte===
[[File:La Marseillaise (1907).webm|thumb|''La Marseillaise'' (1907)]]
[[File:Almanach anti-prussien pour 1872 (H. Meyer).jpeg|thumb|upright|Prusiarren kontrako propaganda nazionalista frantsesa]]
[[File:Pour lhumanité pour la patrie tableau.jpg|thumb|upright|Jean-Joseph Weerts-en 1895eko koadroa]]
[[File:Petil-journal.jpg|thumb|upright|Frantses hedakuntzaren helburu zibilizatzailearen alegoria]]
[[File:Concert patriotique français.jpg|thumb|[[Dreyfus afera]]ren inguruan harrotutako pertsonaia nazionalisten irudikapena]]
[[File:Défilé Jeanne d'Arc Action française.jpg|thumb|[[Jeanne d'Arc]] ospakizuneko martxa, [[Charles Maurras]] tartean dela (bigarrena ezkerretik; 1927)]]
Micheletek ez du aipatzen iraganean gertatutakoa ahazteko beharra dagoenik, baina [[Ernest Renan]]ek, ordea, nazioaren definizioaz hitz egiten duenean (''Qu'est-ce qu'une nation ?'') dio garrantzitsuena dela "gizabanako guztiek komunean gauza asko edukitzea", eta "gauzak dagoeneko ahaztuta eduki beharra", derrigortasun formula bat baliatuz ("''doit avoir oublié''") eta militarren morala igotzeko teknikak gogora ekarriz.<ref name=":7">Anderson, Benedict. 1991, 199-201. or.</ref>
{{esaera2|Hori bai, nazio baten esentzia da gizabanako guztiek komunean gauza asko edukitzea eta gutxi baino gehiagotan gauzak dagoeneko ahaztuta edukitzea (...) Hiritar frantses guztiek [[San Bartolomeko sarraskia|San Bartolomekoa]], XIII. mendeko [[Gurutzada Albitarra|Midiko sarraskiak]] ahaztuta eduki behar izatea.| Ernest Renan<ref name=":7">Anderson, Benedict. 1991, 199-201. or.</ref><ref group="oh">Ez zuen aipatzen, baina, San Bartelomeko jazoera Mendebaldeko Europa osoa astintzen zuen erlijio gerran kokatzen zela, eta ez zutela beren burua "frantses herritartzat", edo Gurutzada Albitarreko biktimak, adibidez, [[okzitaniera]]z eta [[katalan]]ez mintzo zirela, eta erasotzaileak, berriz, Mendebaldeko Europako toki askotatik zetozela; ikus Anderson, Benedict. 1991, 199-201. or.</ref>}}
 
1870-1871n, hain zuzen, [[Frantzia-Prusia Gerra]] gertatu zen, Frantziak galdua, eta horrek, hildakoak eragitearekin batera, [[alemaniar]]<nowiki/>ren kontra polarizatu zituen herritarrak, etsai komuntzat identifikatua, eta harrezkero ''boche'' ezizen mespretxagarriaz deituak. Alsazia-Lorrena [[Alemaniar Inperioa|Alemania]]<nowiki/>ra pasa zen, auziak gori-gori jarraitu zuen arren, frantsesen errebantxaren ideiak hauspotuta.<ref name=":8">Watson, Cameron. 2003, 204-213. or.</ref> Frantziako estatua "arriskupeko sorterria"ren ideiari uztartuta garatu zen, Frantziako mugen barruan xenofobiaz zipriztindutako [[nazionalismo]]a eta atzerrian hedakortasun inperialista bidelagun hartuta. Barrura begira, agintari klase frantsesek areagotu egin zuten osotasun geografikoa mantendu, uniformizazioa areagotu eta estatua zentralizatzeko prozesua.<ref name=":8">Watson, Cameron. 2003, 204-213. or.</ref>
<gallery mode="packed" heights="240px">
 
[[File:Almanach anti-prussien pour 1872 (H. Meyer).jpeg|thumb|upright|Prusiarren kontrako propaganda nazionalista frantsesa]]
[[File:Pour lhumanité pour la patrie tableau.jpg|thumb|upright|Jean-Joseph Weerts-en 1895eko koadroa]]
[[File:Petil-journal.jpg|thumb|upright|Frantses hedakuntzaren helburu zibilizatzailearen alegoria]]
[[File:Concert patriotique français.jpg|thumb|[[Dreyfus afera]]ren inguruan harrotutako pertsonaia nazionalisten irudikapena]]
</gallery>
[[Frantzia-Prusia Gerra|1871eko frantses porrota]]<nowiki/>ren ondoren, elite frantsesek monarkia berrezartzeko aukera aztertu zuten arren, bananduta zeuden hautu horri buruz, monarkia Elizari lotuta ikusten zutelako, eta batzuek uste zuten Elizak, artean, Frantziako estatu osotasuna kolokan jar zezakeela, eta beste batzuek probintzietako askatasunak berrezartzeko gai ikusten zituzten monarkiazale batzuk. Beraz, [[errepublika]] gobernu mota hautatu zen, eskuindar eta ezkerreko indarren artean estatua indartzeko adostasun baten bitartez eta Watsonek "Frantziaren ''galliartzea''" deitutako aldia hasiz.<ref name=":8">Watson, Cameron. 2003, 204-213. or.</ref> 1877tik 1881era, egungo Frantziako kultur sinbolo ugari ofizialdu ziren, adibidez, "[[Marseillesa|La Marseillese]]" ereserkia edo [[Uztailaren 14|uztailaren 14a]] [[Frantzia]]<nowiki/>ko [[Frantziako Jaiegun Nazionala|"egun nazional" bihurtzea]]. 1877an, berriz, ''[[Errolanen kantua]]'' gesta kantua [[:fr:agrégation en France|''agrégation''ean]] txertatu zen eta, 1880an, Frantziaren kontakizun epiko nazional gisa instituzionalizatu zen, hura bigarren hezkuntzako curriculumera sartuz: frantses sentimendu nazionalaren erakusgarria bihurtu zen.<ref name=":11">Kinoshita, Sharon. 2001, 80-81. or.</ref><ref name=":12">DiVanna, Isabel N. 2010, 26. or.</ref><ref group="oh">''Errolanen kantua''ren XIX. mendeko goraldia Erdi Aroko ikasketen sorrerarekin batera gertatu zen, epikaren bidez, feudalismoa, nazionalismoa, kristautasuna eta emakumeen bazterketa uztartuz. [[Gaston Paris]]ek [[Erdi Aro]]ko adituak harrotu zuen 1870ean, gerra betean, Frantziako Kolegioan emandako hitzaldian, "''La Chanson de Roland et la nationalité française''" izenburupean; ikus Kinoshita, Sharon. 2001, 80-81. or.</ref>
[[File:Alise-Sainte-Reine_-_Statue_Vercingetorix_14.JPG|thumb|upright|Vercingetorixen omenezko oroitarria, Alise-Sainte-Reine (1866)]]
 
[[File:La Marseillaise (1907).webm|thumb|''La Marseillaise'' (1907)]]
[[File:Défilé Jeanne d'Arc Action française.jpg|thumb|[[Jeanne d'Arc]] ospakizuneko martxa, [[Charles Maurras]] tartean dela (bigarrena ezkerretik; 1927)]]
1881 eta 1886 artean, bada, [[Jules Ferry]] ministro frantsesak hezkuntza laikoa, doakoa eta nahitaezkoa ezarri zuen, Frantziako herritarrak frantses egin zituen akulturazio prozesu bat, edo 'zibilizatze' prozesua, orduko hezitzaileei kasu egingo badiegu.<ref name=":8">Watson, Cameron. 2003, 204-213. or.</ref> Orduko haurren baitan eskola barruan frantses nortasuna ernatzeko prozedura bizkorra eta bortitza izan zen, bertako hizkuntza baztertuz eta frantsesarekin ordezkatuz.<ref name=":24">Bidegain, Eneko. 2012, 143. or.</ref> Bestetik, Alsazia-Lorrenako porrotaren aurrean, ''Errolanen kantua'' bihurtu zen frantses nazioaren batasuna, elkartasuna, abertzaletasuna hauspotzeko ''lieu de mémoire'' bat, haren kultur ondarea.<ref name=":11" /> Alsazia-Lorrena galduta, Frantziak Aljerian (1830ean konkistatua) aurkitu zuen horri buelta emateko modua,<ref group="oh">Aljeria 1870. urtean erantsi zioten formalki Frantziari, okupazio militarpean 40 urte eman ondoren.</ref> galdutako lurraldeko iheslariak Aljeriara bidaliz eta hango lurrak esleituz, eta "Arabiar-Islamdar identitatea azpiratzen" zuen hezkuntza sistema ezarriz. Hirugarren Errepublikan, idazle eta ideologo frantsesak "kolonial inperialismoko (...) doktrina koherente, sistematiko eta, gutxi gorabehera, original bat" umotzen ari ziren, ustezko asmo zibizatzaile hori eta Ipar Afrikari hark ekarritako onurak nabarmenduz:<ref name=":11" />