Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
82.130.150.99 (eztabaida) wikilariaren 6196996 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
5. lerroa:
[[Fitxategi:Agina Lesaka Oteiza Aita Donostia.JPG|thumb|320px|''Aita Donostiari omenaldia'' eskultura Agiña mendian (Lesaka eta Oiartzun artean).]]
[[Fitxategi:Oteitza museoa Altzuza Egues Nafarroa 2003 07 15.jpg |thumb|320px|[[Oteiza Museoa]], [[Altzuza]]n ([[Eguesibar]]), [[Francisco Javier Saenz de Oiza|Saenz de Oiza]] arkitektok eraikia]]
'''Jorge Oteiza Enbil'''<ref>''Oteitza'' da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus [http://www.euskaltzaindia.net/eoda Euskal Onomastikaren Datutegia]), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago ''Oteiza'' formarekin. Halaxe ageri da [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf EIMAren izen zerrendetan], [http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=OteizaEnbilJorje Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan] eta [http://www.museooteiza.org/?page_id=14&lang=eu euskaraz argitaratu dizkioten liburuetan].</ref> ([[1908]]ko [[urriaren 21]]a, [[Endaia etxea]], [[Orio]], [[Gipuzkoa]] – [[2003]]ko [[apirilaren 9]]a, [[Donostia]], Gipuzkoa) [[euskal Herria|euskal herritar]] eskultore eta arte-teorilaria izan zen. [[Eduardo Txillida]]rekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da, eta bere itzala mundu guztira zabaldu da, XX. mendeko bigarren erdiko abangoardia artistikoetan izan baitu eragina, baita Euskal Herritik kanpo ere, esperimentazioarekin eta arteak gizartea eraldatzeko duen ahalmenarekin erabat konprometitutako sortzaile gisa. [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketa. Haren lana [[Konstruktibismo (artea)|konstruktibismotik]] abiatu bazen ere, bere ondorioek [[minimalismo]]aren sortzaileetako bat bihurtzen dute; izan ere, [[Richard Serra]]k ere onartu zuen Oteizaren teorien eragina. XX. mendean gaztelaniaz idatzitako arteari buruzko saiakera idazle garrantzitsuenetarikotzat jotzen da.
esk [[medikuntza|edikuntza]] ikasketak hasi zituen, baina hirugarren ikasturtea egiten egiten ari zela dena bertan behera utzita, Arte eta Lanbide eskolan eman zuen izena. 1928 urtean hasi zen [[eskulturagintza]]n, eskultura figuratiboekin garaiko estiloari jarraiki. Hasiera haietakoa da ''Adan eta Eva'' izeneko eskultura.
 
== Bizitza eta lana ==
[[Orio]]ko [[Endaia etxea]]n jaioa, ondoko [[Zarautz]] udalerrian bizi izan zen gehienbat. Donostiako Jesusen Bihotzaren ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 13 urte zituela, [[Lekarozko ikastetxea|Lekaroza]] bidali zuten gurasoek ikastera. Aitak zuen negozioak porrot egin eta Ameriketara joan behar izan zuenean, Oteiza lanean hasi beharrean aurkitu zen. Aita Ameriketatik itzultzean, Madrila joan zen familia osoa. Linotipista bezala lan egin behar izan zuen han, ikasketak aurrera eraman nahi bazituen. [[Arkitektura]] oso begiko zuen arren, [[medikuntza]] ikasketak hasi zituen, baina hirugarren ikasturtea egiten egiten ari zela dena bertan behera utzita, Arte eta Lanbide eskolan eman zuen izena. 1928 urtean hasi zen [[eskulturagintza]]n, eskultura figuratiboekin garaiko estiloari jarraiki. Hasiera haietakoa da ''Adan eta Eva'' izeneko eskultura.
 
1931n irabazi zuen lehen aldiz Jorge Oteizak Gipuzkoako Artista Hasiberrien saria. Bi urtekoa zen lehiaketa, eta 1933an irabazi zuen berriro.1934an, [[Nikolas Lekuona]] eta [[Narziso Balentziaga]]rekin batera, egin zuen Donostiako Kursaalean lehen erakusketa. Gizarte egoerak nazkaturik, Ameriketara doa 1935ean Balentziaga margolaria lagun duela<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Jorge Oteiza Embil|urtea=1996|abizena=Manterola|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=21|argitaletxea=Donostia :Eusko Ikaskuntza|ISBN=84-89516-10-3}}</ref>. [[Buenos Aires]]en, [[Santiago (Txile)|Txileko Santiagon]] eta [[Bogota]]n egon zen, nahiko neke eta eskasia pasatuz. Buenos Airesen, Wittcomb aretoan, erakusketa egin zuen 1935ean, [[Ignacio Zuloaga]]ren gomendioari esker.
33 ⟶ 36 lerroa:
1960an, Nestor Basterretxearekin batera, erakusketa bat egin zuen Madrilgo Neblí galerian; geroago Bilbora ere eraman zuten. Liman eta Montevideon zenbait hitzaldi eman zituen. 1960-1962 bitartean erakusketak egin zituen Estatu Batuetan eta Kanadan, New Yorkeko Arte Modernoko Museoak antolatzen duen “Pintura eta eskultura berria Espainian” erakusketari esker.
 
Oteizaren jardueran aparteko garrantzia du 1963 urteak. Arantzazuko apostoluen lana geldirik zegoen artean, Vatikanoko aginteak debekaturik.
itzaurre jakingarria idatzi zuen. ''[[Ez Dok Amairu]]'' taldeari izena eman zion (1965) [[Resurreccion Maria Azkue|Azkuek]] Bizkaian jasotako herri ipuin batetik hartua eta [[Elorrio]]ko Haur-Unibertsitatea sortzen saiatu zen. Hainbat talde artistikoen sortzaileetako bat izan zen: ''Hemen'', ''[[Gaur (artista-taldea)|Gaur]]'', ''Orain'', ''Danok'', ''Baita'' (1966).
 
Euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak [[euskara]]ren erroetan bilatzen saiatu zen. ''[[Quousque Tandem...!|Quousque Tandem]]'' saiakeran euskal arimaren estetikaren interpretazioa aztertu zuen, historiaurreko artean eta antropologian erroak bilatzen zituena, berariaz asmaturiko sistema filologiko-poetikoen bidez. Antzinako gizakiak mundua nola ikusten zuen jakitea izan zuten helburu bere ikerketek, naturarekiko harreman eta ikuskera hori gizaki hark hizkuntzan eta artean nola zizelatu zuen jakin eta aditzera eman ahal izateko, euskal historiaurreko [[harrespil]], [[zutarri (argipena)|zutarri]] eta [[trikuharri]]ak ulertzeko. ''Huts'' eta ''harro'' hitzen estetika-etimologiak erabili zituen antzinako ikuskera horiek ulertzeko.
 
Oteizak berak idatziko du: "Atzeraka idazten dut. Aurreraka begira, baina atzera jotzen dudala, atzeraka noala". Oteizaren ustetan, atzera eginez, historiaurreko gizakiarekin, indoeuropar aurrekoarekin bat egitera jotzen du, kutsatu gabe dagoen gunera, aurreraka jotzeko, hau da, abangoardiara (azpititulu argigarri bat dakar liburuak 1963ko argitalpenean: Euskal arimaren ulerpide estetikorako saioa). Euskal estiloa izango zen euskal berpizkundea ekarriko zuena, munduko modernotasuna sor zezakeena. Liburuak oso arrakasta zabala izan zuen, gazteen artean batez ere.
 
itzaurreKultur eragile eta Euskal Herriko arte-mugimenduaren gidari jokatu nahi izan zuen Oteizak. 1964an [[Gabriel Aresti]], [[Mikel Lasa]], [[Joxe Azurmendi]] eta [[Juan San Martin]] (Otsalar) poeten antologia baterako hitzaurre jakingarria idatzi zuen. ''[[Ez Dok Amairu]]'' taldeari izena eman zion (1965) [[Resurreccion Maria Azkue|Azkuek]] Bizkaian jasotako herri ipuin batetik hartua eta [[Elorrio]]ko Haur-Unibertsitatea sortzen saiatu zen. Hainbat talde artistikoen sortzaileetako bat izan zen: ''Hemen'', ''[[Gaur (artista-taldea)|Gaur]]'', ''Orain'', ''Danok'', ''Baita'' (1966).
 
''Ejercicios en un túnel'' liburua 1966an prest zeukan, ''Quosque Tandem'' lanaren haritik, baina zentsurak ez zion utzi argitaratzen (1982an argitaratuko zen). Kultura higikunde alternatibo bat sortu behar dela aldarrikatu zuen Oteizak: estetika hartzen zuen jakintza osotzat, giza esperientziaren oinarrizko batasun ontologikoa argitzeko gauza den jakintza bakartzat.
47 ⟶ 56 lerroa:
Gorabehera hauen guztien ondoren, Oteiza [[Altzuza]]ra erretiratu zen, eta poesia eta ustezko ''aurreindoeuropar filologia'' bat ([[filologia]]ren zientzia hastapenak aintzat hartzen ez zituena) hasi zen lantzen. Gizakiaren barnera itzuliko den pedagogia bat indartu beharra eta proposamen linguistiko berri baten premia azpimarratuko ditu Oteizak behin eta berriro. 1974an Hondarribiko Txantxangorri galerian egin du bere ustetan “eskultore gisa egin duen azken erakusketa izango dena”.
 
Itxaropen handiak piztu zitzaizkion Oteizari, [[Francisco Franco|Franco]] hil eta gero, Euskal Kontseilu Orokorra sortu zenean: hark bere ideiak gauza zitzakeela pentsatu ere pentsatzeraino. Baina itxaropen horiek guztiak ustel atera zitzaizkion. 1979an, [[Sabino Arana Fundazioa]]ren egoitzaren proiektua egiteko hautatu zuten –Basterretxearekin batera–; harako dirua biltzeko Sabino Aranaren buru irudia egin zuen, eta haren kopia ugari egin ziren. Halere, proiektu hori Oteizarik gabe burutu zen berriro. “Euskadi” aldizkariak bere izeneko saria eman zion Oteizari 1985ean, kulturaren alorrean urtetan egindako lana aitortuz. 1988an, Asturiasko Printzearen saria eman ziotenean, ''Cartas al Príncipe'' idaztean, berriro ere gai horiek beroriek, alegia, estetika hedatu beharrak eta horretarako eskolak sortu beharrak, pedagogia berria bilatu beharrak kezkatzen zuen, eta ''Ejercicios en un túnel'' liburuan azaldutako kezka berak azalduko zituen. Aukera horretan idatzi zuen gutun irekian, bere atsekabea eta samin mingotsa azaldu zituen Oteizak, herri agintariek jaramonik egin ez zietelako bere eskaintzei eta proposamenei. Urte berean Arte Ederretako domina jaso zuen.
 
Donostian [[Ametzagaina|Ametzagaineko]] hilerri berria egiteko proiektua prestatu zuen 1986ean, eta Izarrak Alde proiektua aurkeztu. Baina proiektu hori ere bazterturik geratu zen. Urte berean poesia sorta bat eman zuen argitara, ''Theomaquias'' deitua: poesia mota benetan laburtua da, erritmo trumiltsuz idatzia, adierazpen minimoa erabiltzen duena.
 
Poesia horien artean sartu behar da ''Existe Dios al noroeste'' (1990) ere. Urte berean, ordea, Parisko Georges Pompidou Zentroan egingo zen eskultura modernoko erakusketa handirako Oteizaren zenbait obra hautatu zituen Margit Rowellek, eta horrela iritsi zen Oteizaren obraren berrikusketa sakona, haren balioa eta eragina denen begien aurrean ipini zuena. 1992 ''Elegía a Itziar'' poema liburua idatzi zuen.
 
Veneziako Bi Urtekorako hautatu zuten Susana Solanorekin batera 1988 urtean. Urte horretan bertan egingo da, azkenean, Caixak babesle, Oteizaren obraren erakusketa handia, [[Txomin Badiola]] eskultoreak prestatua, ''Propósito Experimental'' izenarekin. Lehen aldia da, gainera, 1978an Pelay Orozcoren biografia argitaratu zenetik, bere obrari buruz gogoeta berriak argitara ematen direna. Erakusketa hori ikustean iger daiteke Jorge Oteizak mende honetako eskulturan izan duen garrantzia: [[minimalismo]]a, [[arte povera]] eta [[kontzeptualismo]]a ezin uler daitezke guztiz Oteizarik gabe, joera horiek sortu baino lehen lan egin baitzuen bide horietatik. Horregatik, aipaturiko joera horiek euskal artistengana iritsi ziren arte, Oteizaren eragina axalekoago izan zen haiengan.
 
Bilboko Udalak eskatuta, Sáenz de Oiza eta beste zenbait arkitektorekin batera, [[Bilboko Alondegia|Alondegi zaharrerako]] proiektua prestatzen du, Kubo bezala ezagutuko zen proiektu famatua. Baina Eusko Jaurlaritzak ez zuen onartu proiektu hori, eta berriro sutu zen Oteizaren amorrua. Oteizaren ustetan, [[Guggenheim Bilbao Museoa|Guggenheim Museoak]] baztertu zuen bere Alondegi zaharra, euskal abangoardia eta arte modernoa bere baitan hartuko zituen museoa, hain zuzen. Hala, 1992an, Euskal Erkidegoari agindua zion bere oinordekotza kendu eta Nafarroako Gobernuari eman zion, Altzuzan museo-fundazio bat sortzearen truke.
 
''Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo'' (1996), bere azken obran, Oteizak aurreindoeuropar hizkuntza teoriei helduko die: bere hainbat hizkuntza intuizio eta irudipen azaltzen ditu, latinak euskara «kutsatu» aurretiko izpiritu estetikoa oratu nahirik. Berriro ere atzera jo nahi du aurrera egiteko, jatorrira jo nahi du gaurko mundua ulertzeko. 1996an Eskulturako Anton Pevsner nazioarteko saria jaso zuen Jorge Oteizak, nazioartean ere bere obraren garrantzia aitortzen den seinale.
 
[[Irudi:2 gaineko 1, multzo hirukoitza - Conjunción ternaria 1 sobre 2 (Jorge Oteiza).jpg|thumb|270px|right|''[[2 gaineko 1, multzo hirukoitza]]'', [[Ordizia]].]]
 
Bere obraren zatirik handiena Altzuzako [[Oteiza Museoa|fundazio-museoan]] dago gordeta, baina Madrilgo [[Sofia Erregina Museoa|Centro Nacional de Arte Moderno Reina Sofían]] eta Bilbo eta Gasteizko Arte Ederretako Museoetan era gordetzen dira bere hainbat obra. azken urteotan haren eskultura zenbait kokatu dira Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, kasu askotan lehendik zirriborratuta edo zeuden eskulturen bertsio monumentalak, baita obra originalak ere. Oteizaren eskultura lan nagusi batzuk ''Maternidad'', ''Monumento al prisionero político desconocido'', ''La tierra y la luna'', ''Andra Mari'', ''Poliedro vacío'', ''Malevitch-i omenaldia'', ''Desocupación de la esfera'', ''Estela a Madoz'', ''Irten ezin'', ''Kaxa hustuak'', ''Kaxa metafisikoak'', ''Mallarmé-ri omenaldia'' eta ''Retrato de un gudari armado llamado Odiseo'' dira. Iruñeko kaleetan, besteak beste, Oteizaren sei eskultura kokatu ziren 1993tik 2000. urtea bitartean. Jorge Oteiza Fundazioa, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta hainbat enpresa eta finantza erakunderen arteko elkarlanari esker osatu zen ekimen bat 1993an jarri zen abian ''Odiseo'' obrarekin, eta horren ondoren etorri ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatutako ''Homenaje a Saénz de Oiza'' Yamaguchi parkeko ''Monumento espiritual'' 1999ko ''Unidad triple y liviana ''eta ''Coreano'' eta, azkenik, 2000. urteko martxoan inauguratu zen ''Homenaje al espíritu'' Iturrama auzoan kokatutako 5 metro luze eta 1,5 metro zabaleko zutabea. 1997an ''Itziar'' lana jarri zuen Zumarragan; 1998an, [[Ordizia]]n, ''[[2 gaineko 1, multzo hirukoitza]]'' izenekoa, gaztetan lagun izan zuen [[Nikolas Lekuona]] ordiziar artistari eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] hildako [[Dolores Gonzalez Katarain|Yoyes]] ordiziar etakide ohiari eginiko omenaldi moduan; 1999an, Eibarren, Daniel Txopitea artegile zenduari eskainia; urtea berean, maiatzean, Jesús de Galíndezen omenetan eginiko eskultura ere jarri zuen Gasteizen, hiriko udalak aginduta, eta ekainean bere aitaren jaioterrian, Azkoitian, ''Batarrabi'' obra ezarri zuen, 675 urtean Azkotia egin dutenei eskainia. 1999ko ekainean jarri zuen halaber aspaldi honetan bizileku duen Zarautzen ''Bertsolaritzari Omenaldia'' eskultura San Pelayo auzoan, eta urte hartako irailean aurkeztu zen Jorge Oteizak oraingoz Donostian duen eskultura bakarra: alde zaharreko San Bizente parrokiko atari nagusian dagoen ''Pietà'' Oteizaren maketan oinarrituta Anda eskultoreak aluminioz egina. Azken urteotan, bestalde, Bartzelonan eta Terrassan ere kokatu dituzte Oteizaren eskultura berriak; azken egitasmoen artean, Debako (Gipuzkoa) Itziarren kokatzekoa duen eskultura aipa daiteke.
 
Bere bizitzaren azken urteetan ugaldi ziren bere lanaren erakuskertak. 2000ko maiatzean ''Oteiza y el espacialismo'' erakusketa inauguratu zen Iruñean, eskultore gipuzkoarrak 50eko hamarkadaren azken urteetan eginiko 30 eskultura biltzen zituena. 2000. urteko urrian, Alacanten, ''Oteiza: Paisajes y dimensiones'' erakusketa eratu ondoren, azaroan erakusketa guztiz bitxi bat inauguratu zuen Oteizak berak Orion, bere jaioterrian: ''Oteiza, marrazkiak, estanpak eta hitzak''. Guztira 50 bat marrazki eta estanpa biltzen zituen, kasu askotan Oteizaren testuez lagunduak, azken urte eta hilabeteetan egindako hainbat lan barne; ondoren Valladoliden erakutsi zen erakusketa hau. 2000. urteko abenduan, berriz, Donostiako Kursaal Jauregian inauguratu zen erakustareto berriak Oteizari buruzko erakusketa zabala aukeratu zuen estreinako saiorako. 88 eskultura eta Alzuzako Klarion Laborategian eginiko 230 pieza klarionez eginiko marrazkiak, alegia bildu zituen erakusketa hark, eta, hala, 1936an lehen erakusketa egiteko aukera eman zion Kursaalera itzuli zen Oteiza. 2001. urteko maiatzean, bestalde, horietako hainbat klarion eta Oteizaren 50eko eta 70eko hamarkadetako 40 eskultura erakutsi ziren ''Espacialato'' izenpean, baita bi lan sortu berri ere: ''Púlpito y memoria'' eta ''Oración lunar''.
 
70eko hamarkadaz geroztik, Nafarroako Eguesibarren dagoen Altzuzan aurkitu zuen Oteizak lanerako eta atsedenerako leku egokia, eta bertan egonaldi eta lanaldi luzeak egin zituen bere emaztearekin batera. Han bertan hil zen, hain zuzen ere, Jorge Oteizaren bizitzan berebiziko garrantzia izan duen Itziar Carreño 1991n. 1992 urtean [[Oteiza Fundazioa]] sortu zen, honen eskutik [[Altzuza]]n ([[Eguesibar]]ren) [[Oteiza Museoa]] eraiki zen, sortzaileak han baitzeukan bizileku eta lantegietako bat.
 
Polemista sutsu eta kritikari zorrotz agertu zen gehienetan agintarien kultur politikaren aurrean. Txillidarekin urteetako liskarrak bertan behera utzi zituen 1997an, hedabideek jasotako besarkada baten bidez hainbat urteko gorabeherak alboratuz.
 
== Oteiza Museoa ==
 
Denboraldi luzean oso harreman txarrak izan zituen Oteizak EAEko agintari eta erakundeekin, eta, hortaz, gero eta denbora gehiago ematen zuen Nafarroan, 1992an bere obra guztia Nafarroako herriaren esku uztea erabaki zuen arte. Adierazia zuen ordurako bere etxean museo antzeko bat sortzea gogoko zuela, eta 1988an lehen hitzarmen bat ere bazen sinatua Altzuzako Kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren artean, Oteizari eskainitako museo bat eraikitzeko bertan. Oteizak 1992an hartutako erabakiak dimentsio berria eman zion egitasmoari, eta horren ondorioz helburua ere zabaldu egin zen: museoaz gainera, Fundazio bat sortuko zen, Oteizaren ondare guztia artelanak zein material teoriko eta bibliografikoa sailkatzeko, gordetzeko, aztertzeko eta zabaltzeko, eta haurren prestakuntza estetikoa zein hizkuntza artistikoen eta euskararen ikerketarako zentro bat sortzeko, besteak beste. Fundazioaren estatutuak 1996an onartu ziren, 1993koak ez baitzituen Oteizak ontzat hartu. Akordioan aipatzen zen puntuetako bat zen Museoaren eta Fundazioaren egoitza izango zena Javier Sáenz de Oiza arkitektoak Oteizaren adiskide eta lankide izandakoak egingo zuela. Sáenz de Oiza 2000. urtean hil zen, lana amaitu gabe, baina esan daiteke Altzuzako Oteiza Museo-Fundazioa izan dela bere hilondoko obra. Besteak beste, 2001erako sailkatuta zeuden 1.662 eskultura, Klarion Laborategiko 2.138 maketa, 700 marrazki, 4.000 liburu Oteizak eginiko oharrez aberastuak asko eta asko, eta 2.425 eskutitz.