Bambulo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuzenketa batzuk, arindu, paragrafoa
1. lerroa:
'''Bambulo''', [[Bernardo Atxaga|'''Bernardo Atxaga''']] (1951ko uztailaren 27a, Asteasu, Gipuzkoa) idazleak sortutakosortu eta [[Mikel Valverde|'''Mikel Valverde''']] (1966ko irailaren 6a, Gasteiz, Araba) ilustratzaileak irudikatutako fikziozko pertsonaia da. Bambulo Bilbon bizi den arrazarik eta pedigririk gabeko zakurra da, ez oso konbentzionala. Zakur normala da, egun batean bere arbasoen iraganaz ohartzen den arte eta hauei buruzko interesa pizten zaio. Horregatik, bere Bilbo maitea utzi eta munduan zehar bidaiatzen hasten da. "Investigator", "historiator", "korrektor" bihurtzen da eta irakurleak historian zeharreko bidaia bat egitera murgiltzen ditu.

Bambuloren istorioetan historiarekin apurtu nahi izan du momentu batzuetan Atxagak. Bambulok historialariak eta historia ofiziala gorroto ditu, historia kontatzerako garaian ez delako guztien inguruan hitz egiten. Historiaz kontatzen duten guztiarekin mesfidatia izateaz gain, honek esaten duena zalantzan jartzen du. ''Bambuloren istorio bambulotarrak'' izeneko bildumaren protagonista da, eta bilduma hau, euskarazko hiru liburuz osatua dago: [[Bambulo. Lehen urratsak|''Bambulo I. Lehen urratsak'']] (1998), [[Bambulo. Krisia|''Bambulo II. Krisia'']] (1998) eta [[Bambulo. Ternuako penak|''Bambulo III. Ternuako penak'']] (1999). Laugarren bat ere badago, ''Aitona-amonen oroigarria'' izena duena (1999). [[Erein|'''Erein''']] argitaletxearen eskutik argitaratutako bilduma da hau.
 
= <small>Jatorria</small> =
 
Beatus Bambulo Markoni da bere izena, eta horrelaxe deitzea gustatzen zaio. 1995. urtean, ''Markoni'' izeneko zakur bat sortu zen [[Bilbao Bizkaia Kutxa|BBK Kutxa]]<nowiki/>ren agenda-liburu baterako. Hiru urte beranduago, hau da, 1998. urtean, Bernardo Atxagak zakur berberaren irudiaz baliatuta, ''Bambulo'' izeneko bere pertsonaia berria sortu zuen. Markonirekin erabilitako teknika eta estilo berarekin azaltzen da Bambulo Atxagaren liburuetan. Honen koadernoetatik jasotako eguneroko ideietatik sortua da pertsonaia honen esentzia. Bernardo Atxagak hainbat ideia idatzita zituen, egunen batean erabiliko zituelakoan. Beraz, pertsonaia sortu berri hau iman bat bezala izan zen berarentzat. Horrez gain, idazleak txikitan irakurri eta harriturik utzi zituen istorio batzuk ageri dira zakur honen istorioetan: ''Daniel eta lehoiak'', ''[[Troyako zaldi|Troya]]''...
 
 
== Atxagaren estiloa ==
Atxagarentzako, bere ipuinen narratzailea oso berezia da. Izan ere, [[Charles Dickens|Dickens]]<nowiki/>en Mister Picwick pertsonaietik hartu zuen narratzailearen irudi hau, gaztetan asko gustatzen zitzaiona. Irakurlea 10-12 urte inguruko irakurlea izatea espero du, baita narratzailearen papera ulertua izatea ere. Absurdoa dena gustuko du Atxagak eta umorea bere ipuinen ardatz bihurtu da, baina ez txiste umorea, hitzen bidez lortzen den umorea baizik. Liburu berriak egin ahala, bere ipuinek kutsu errealistagoa hartzen dute, Bambuloren ipuinak errealismo hau oinarritzat hartuz. Atxagak dio helduentzat idazten duenean, oroitzapenez hitz egiten duela askotan era dramatiko batean; baina umeentzat idazten duenean, bere pertsonalitatearen atalik alaiena ateratzen du, dibertigarriena. Poesia idazten duenean bezala.
 
== Ipuinak ==
22 ⟶ 25 lerroa:
 
Laugarren liburu hau Bernardo Atxagaren pertsonaia berberan oinarrituta dago, Bambulo. Ilobek aitona-amonei erregalatzeko moduko albuma da, baita aitona-amonek ilobei opari egitekoa ere. Familiaren inguruko ariketa album honek, une atseginak bizitzeko eta haurrek bere arbasoen inguruko informazioa eskuratzeko aukera ematen digu, hauek izan dezaketen kuriositatea betetzeko.
 
 
== Bambuloren ezaugarriak ==