Iholdi (Mariasun Landa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Iholdi liburuaren azala.gif|thumb]]
Iholdi [[Mariasun Landa]] euskal idazleak sortutako pertsonaia da. ''Iholdi'' obraren protagonista da, [[1988]]. urtean argitaratuta. [[Erein]] argitaletxea argitaratu zuen eta [[1992]]. urtean [[International Board on Books for Young People|Honour List of the IBBY]] (International Board on Books for Young People) saria irabazi zuen. Horren ondoren, Iholdi pertsonaiaren bilduma sortu zen. Guztira sei liburu argitaratu ziren: "Iholdi", "Izeba txikia", "Alex", "Amona, zure Iholdi", "Marina" eta "Haginak eta hilobiak".
 
== <big>Nortasuna liburuetan zehar</big> ==
7. lerroa:
Iholdi agertzen den lehen liburua da honako hau, lehen aldiz Erein argitaletxeak<ref name=":0" /> kaleratu zuena 1988. urtean. 16 anekdotek osatzen dute liburu hau, denak Iholdik berak bizitako esperientzietan oinarrituta. Anekdota guzti horietan zehar ikus dezakegu Iholdiren izaera nolakoa den, neskatoaren barne-mundua eta hausnarketak baitira lehen liburu honen ardatzak. Liburuetan, Iholdiren arazoak, interesak eta nahiak zeintzuk diren ikusten dira, esate baterako, mutilekin duen harremana eta marrazteari eta idazteari dion estimua. Horretaz gain, oso argi geratzen dira neskaren irudimena eta sentiberatasuna, baita inozentzia ere, haurra dela ikustarazten diguten ezaugarriak. Hala ere, hausnarketa batzuek Iholdiren heldutasuna erakusten dute, hala nola, zigarro izatearen tristezia edota hardun sagar bat delako sentsazioa.
 
=== Amona, zure iholdi / Marina / Haginak eta bilobiakhilobiak ===
Lehen aldiz 2000. urtean<ref name=":1" /> argitaratu zen liburu honetan, Iholdi dagoeneko ez da haurra, gaztetxoa baizik. Honek erakusten du bilduman zehar zer nolako garapena duen pertsonaiak, nahiz eta inoiz ez galdu erabat inozentzia. Liburu honetan, amonari idazten dion gutun batean, lehengusu Martinekin bizi izan duen esperientziak (pistola bat lehen aldiz ikusteak) zer eragin izan duen ikus daiteke. Iholdiren beldurrak inoiz baino agerikoagoak dira, baita emozio hau sentitzeak sortzen dion lotsa eta ezinegona ere, koldarra ez dela adierazi nahi baitu lehengusuaren aurrean. Aurreko liburuan baino helduagoa da Iholdi bere beldurrak gainditu eta arazoa konpontzen duelako azkenean, pistola uretara botata eta bere lehengusuari aurre eginda. Hala ere, bere sentiberatasunak eta irudimenak (amona hegazkinak gal edo desbidera ez daitezen gidatzen imajinatzen ditu, trafikoarekin egiten den antzera) berdintsu diraute eta, beraz, ez da inola ere galtzen ''Iholdi'' liburuko protagonistaren muina.
 
38. lerroa:
[http://www.erein.eus/libro/amona-zure-iholdi Amona, zure Iholdi - Erein argitaletxea]
 
[http://www.erein.eus/libro/haginak-eta-hilobiak Haginak eta bilobiakhilobiak - Erein argitaletxea]