Jose Migel Barandiaran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
10. lerroa:
=== Apaiztegia eta lehenengo lan etnografikoak ===
 
zekorra lehorra [[1889]]ko [[abenduaren 31]]n jaio zen, Perune–Zarre baserrian ([[Ataun]]), 9 anai-arrebako familian. Apaiz ikasketak Gasteizko seminarioan egin eta [[1914]]an apaiz ordenatu zuten [[Burgos]]en, eta [[Teologia]]n lizentziatu zen hiri hartan bertan urtebete geroago. Hogeita hiru urtez Gasteizko Apaizgaitegiko irakasle izan zen. Ezagutzak hedatu nahirik, Herrien Psikologiari buruzko ikastaro bat egin zuen [[Leipzigeko Unibertsitatea|Leipzig-en]].
 
[[1916]]an ekin zien [[etnografia]] eta [[antropologia]]ko lanei, [[Aralar]] mendialdean. Han zenbait trikuharri arakatu zuen eta ''Euskalerriaren alde'' aldizkarian eman zuen horren berri. 1917an [[Telesforo Aranzadi|Telesforo Arantzadirekin]] (orduan [[Bartzelona]]ko Unibertsitatean Antropologiako katedraduna zena) eta [[Enrique Eguren]] ezagutu zituen, eta hogei urteko lankidetza emankorrari eman zioten hasiera hirurok. Urtebete geroago [[Oviedoko Unibertsitatea|Oviedoko Unibertsitateko]] katedradun zen, [[Enrique Eguren]]ekin batera. Aranzadik eragin handia izan zuen Barandiaranen ikerketen zuzentasun zientifikoa bermatzeko. Hirurek osatuko zuten urteetan lan-talde finko eta guztiz emankorra: haiek aztertu zituzten Aralar mendiko trikuharriak (1917), [[Aizkorri]]koak ([[1918]]), Ataun-[[Burunda|Burundetakoak]] (1919), [[Altzania]]koak (1920), [[Entzia mendilerroa|Entzia]] mendilerrokoak eta [[Soraluze]]ko Elosukoak (1921), Belabieta eta [[Urbasa]]koak, eta [[Santimamiñe]]ko kobazuloak (1924, 1925 eta 1931), Lumentza (1925), Ermittiako eta [[Gipuzkoa]]ko beste koba batzuk (1924 eta 1927), Bolinkoba (1933) eta Urtiaga-[[Itziar]] (1936).