Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne loturak: Bilboko Alondegia, Guggenheim Bilbao Museoa
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne loturak
54. lerroa:
Hurrengo urtean Bartzelonan ikasle euskaldunei eskaini zien hitzaldiak ''El arte como escuela política de tomas de conciencia'' du titulua. Loiolako jesuitei proposamen bat egin zien pabilioi bat ikastola esperimentaltzat eta Euskal Unibertsitate gisa ipini zezaten, arte lantegiak jarriz. Donostian gisa bertsuko proposamena egin zuen Kursaal Handian, eta Euskal Antropologia estetikoko museo proiektu bat aurkeztu zuen Gasteizen. Proiektu hauetatik guztietatik ez zen bakar bat aurrera atera. 1969an oraindik, Deban, beste ahalegin bat egin zuen Oteizak, Debako Eskola deitua sortuz. Baina Debakoak apenas iraun zuen hamar hilabete. Iruñean Ikusmen Arteen lantegia sortu nahi izan zuen (1978), eta Bilboko Arte Ederretako Fakultatea berritzeko planak egin zituen, Euskal Eskolaren mende jartzeko inolaz. Baina piztu bezala itzali ziren proiektu hauek guztiak ezerezean.
 
Gorabehera hauen guztien ondoren, Oteiza Altzuzara[[Altzuza]]ra erretiratu zen, eta poesia eta ustezko ''aurreindoeuropar filologia'' bat ([[filologia]]ren zientzia hastapenak aintzat hartzen ez zituena) hasi zen lantzen. Gizakiaren barnera itzuliko den pedagogia bat indartu beharra eta proposamen linguistiko berri baten premia azpimarratuko ditu Oteizak behin eta berriro. 1974an Hondarribiko Txantxangorri galerian egin du bere ustetan “eskultore gisa egin duen azken erakusketa izango dena”.
 
Itxaropen handiak piztu zitzaizkion Oteizari, [[Francisco Franco|Franco]] hil eta gero, Euskal Kontseilu Orokorra sortu zenean: hark bere ideiak gauza zitzakeela pentsatu ere pentsatzeraino. Baina itxaropen horiek guztiak ustel atera zitzaizkion. 1979an, [[Sabino Arana Fundazioa]]ren egoitzaren proiektua egiteko hautatu zuten –Basterretxearekin batera–; harako dirua biltzeko Sabino Aranaren buru irudia egin zuen, eta haren kopia ugari egin ziren. Halere, proiektu hori Oteizarik gabe burutu zen berriro. “Euskadi” aldizkariak bere izeneko saria eman zion Oteizari 1985ean, kulturaren alorrean urtetan egindako lana aitortuz. 1988an, Asturiasko Printzearen saria eman ziotenean, ''Cartas al Príncipe'' idaztean, berriro ere gai horiek beroriek, alegia, estetika hedatu beharrak eta horretarako eskolak sortu beharrak, pedagogia berria bilatu beharrak kezkatzen zuen, eta ''Ejercicios en un túnel'' liburuan azaldutako kezka berak azalduko zituen. Aukera horretan idatzi zuen gutun irekian, bere atsekabea eta samin mingotsa azaldu zituen Oteizak, herri agintariek jaramonik egin ez zietelako bere eskaintzei eta proposamenei. Urte berean Arte Ederretako domina jaso zuen.
70. lerroa:
[[Irudi:2 gaineko 1, multzo hirukoitza - Conjunción ternaria 1 sobre 2 (Jorge Oteiza).jpg|thumb|270px|right|''[[2 gaineko 1, multzo hirukoitza]]'', [[Ordizia]].]]
 
Bere obraren zatirik handiena Altzuzako [[Oteiza Museoa|fundazio-museoan]] dago gordeta, baina Madrilgo [[Sofia Erregina Museoa|Centro Nacional de Arte Moderno Reina Sofían]] eta Bilbo eta Gasteizko Arte Ederretako Museoetan era gordetzen dira bere hainbat obra. azken urteotan haren eskultura zenbait kokatu dira Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, kasu askotan lehendik zirriborratuta edo zeuden eskulturen bertsio monumentalak, baita obra originalak ere. Oteizaren eskultura lan nagusi batzuk ''Maternidad'', ''Monumento al prisionero político desconocido'', ''La tierra y la luna'', ''Andra Mari'', ''Poliedro vacío'', ''Malevitch-i omenaldia'', ''Desocupación de la esfera'', ''Estela a Madoz'', ''Irten ezin'', ''Kaxa hustuak'', ''Kaxa metafisikoak'', ''Mallarmé-ri omenaldia'' eta ''Retrato de un gudari armado llamado Odiseo'' dira. Iruñeko kaleetan, besteak beste, Oteizaren sei eskultura kokatu ziren 1993tik 2000. urtea bitartean. Jorge Oteiza Fundazioa, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta hainbat enpresa eta finantza erakunderen arteko elkarlanari esker osatu zen ekimen bat 1993an jarri zen abian ''Odiseo'' obrarekin, eta horren ondoren etorri ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatutako ''Homenaje a Saénz de Oiza'' Yamaguchi parkeko ''Monumento espiritual'' 1999ko ''Unidad triple y liviana ''eta ''Coreano'' eta, azkenik, 2000. urteko martxoan inauguratu zen ''Homenaje al espíritu'' Iturrama auzoan kokatutako 5 metro luze eta 1,5 metro zabaleko zutabea. 1997an ''Itziar'' lana jarri zuen Zumarragan; 1998an, [[Ordizia]]n, ''[[2 gaineko 1, multzo hirukoitza]]'' izenekoa, gaztetan lagun izan zuen [[Nikolas Lekuona]] ordiziar artistari eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] hildako [[Dolores Gonzalez Katarain|Yoyes]] ordiziar etakide ohiari eginiko omenaldi moduan; 1999an, Eibarren, Daniel Txopitea artegile zenduari eskainia; urtea berean, maiatzean, Jesús de Galíndezen omenetan eginiko eskultura ere jarri zuen Gasteizen, hiriko udalak aginduta, eta ekainean bere aitaren jaioterrian, Azkoitian, ''Batarrabi'' obra ezarri zuen, 675 urtean Azkotia egin dutenei eskainia. 1999ko ekainean jarri zuen halaber aspaldi honetan bizileku duen Zarautzen ''Bertsolaritzari Omenaldia'' eskultura San Pelayo auzoan, eta urte hartako irailean aurkeztu zen Jorge Oteizak oraingoz Donostian duen eskultura bakarra: alde zaharreko San Bizente parrokiko atari nagusian dagoen ''Pietà'' Oteizaren maketan oinarrituta Anda eskultoreak aluminioz egina. Azken urteotan, bestalde, Bartzelonan eta Terrassan ere kokatu dituzte Oteizaren eskultura berriak; azken egitasmoen artean, Debako (Gipuzkoa) Itziarren kokatzekoa duen eskultura aipa daiteke.
 
Bere bizitzaren azken urteetan ugaldi ziren bere lanaren erakuskertak. 2000ko maiatzean ''Oteiza y el espacialismo'' erakusketa inauguratu zen Iruñean, eskultore gipuzkoarrak 50eko hamarkadaren azken urteetan eginiko 30 eskultura biltzen zituena. 2000. urteko urrian, Alacanten, ''Oteiza: Paisajes y dimensiones'' erakusketa eratu ondoren, azaroan erakusketa guztiz bitxi bat inauguratu zuen Oteizak berak Orion, bere jaioterrian: ''Oteiza, marrazkiak, estanpak eta hitzak''. Guztira 50 bat marrazki eta estanpa biltzen zituen, kasu askotan Oteizaren testuez lagunduak, azken urte eta hilabeteetan egindako hainbat lan barne; ondoren Valladoliden erakutsi zen erakusketa hau. 2000. urteko abenduan, berriz, Donostiako Kursaal Jauregian inauguratu zen erakustareto berriak Oteizari buruzko erakusketa zabala aukeratu zuen estreinako saiorako. 88 eskultura eta Alzuzako Klarion Laborategian eginiko 230 pieza klarionez eginiko marrazkiak, alegia bildu zituen erakusketa hark, eta, hala, 1936an lehen erakusketa egiteko aukera eman zion Kursaalera itzuli zen Oteiza. 2001. urteko maiatzean, bestalde, horietako hainbat klarion eta Oteizaren 50eko eta 70eko hamarkadetako 40 eskultura erakutsi ziren ''Espacialato'' izenpean, baita bi lan sortu berri ere: ''Púlpito y memoria'' eta ''Oración lunar''.