Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Gaur (artista-taldea)
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Pelotari (filma)
50. lerroa:
1966ean [[Gaur taldea]] sortu zen, eta lehen erakusketa antolatu zuen Donostian: euskal eskola zen, eta taldekide ziren Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, [[Nestor Basterretxea]], [[Jose Antonio Sistiaga]], [[Amable Arias]], [[Jose Luis Zumeta]], [[Rafael Ruiz Balerdi]] eta [[Remigio Mendiburu]]. Estetikarenak baino gehiago gizartearen arazoak ziren artista guztiok elkartzen zituenak. Oteizaren eraginez, [[Orain taldea]] Araban eta [[Emen taldea]] Bizkaian sortuko ziren.
 
Oteizaren asmoa betidanik izan da Euskal Herrian artegintza bultzatzea, estetikaren garrantzia eskolara eta gizartera –are politikara– eramatea. Ameriketara joan aurretik azaldua zuen asmo hori, eta gerora ere behin eta berriz azaldu izan du. 1964an, Gernikan, Basterretxea eta Larruquerten Pilotari[[Pelotari (filma)|Pelotari]] filma aurkeztean, Oteizak hitzaldi bat eman zuen: ''Importancia del artista en la vida del pueblo vasco''. Eta Madrilen eskainiko duen hitzaldi sorta batean, ikerketa estetiko konparatuen nazioarteko laboratorio bat sortzeko adostasuna lortu zuen Giulio Carlo Arganekin.
 
Hurrengo urtean Bartzelonan ikasle euskaldunei eskaini zien hitzaldiak ''El arte como escuela política de tomas de conciencia'' du titulua. Loiolako jesuitei proposamen bat egin zien pabilioi bat ikastola esperimentaltzat eta Euskal Unibertsitate gisa ipini zezaten, arte lantegiak jarriz. Donostian gisa bertsuko proposamena egin zuen Kursaal Handian, eta Euskal Antropologia estetikoko museo proiektu bat aurkeztu zuen Gasteizen. Proiektu hauetatik guztietatik ez zen bakar bat aurrera atera. 1969an oraindik, Deban, beste ahalegin bat egin zuen Oteizak, Debako Eskola deitua sortuz. Baina Debakoak apenas iraun zuen hamar hilabete. Iruñean Ikusmen Arteen lantegia sortu nahi izan zuen (1978), eta Bilboko Arte Ederretako Fakultatea berritzeko planak egin zituen, Euskal Eskolaren mende jartzeko inolaz. Baina piztu bezala itzali ziren proiektu hauek guztiak ezerezean.