«Asier Agirre»: berrikuspenen arteko aldeak

bigarren mailako binakako txapelduna
(bigarren mailako binakako txapelduna)
| erretiratze pilotalekua =
}}
'''Asier Agirre Irisarri''', [[pilota]] arloan '''Agirre''' deituraz ezaguna ([[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]], {{data|1995|6|11}}), [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da. Aurrelari aritzen da, [[Asegarce]] enpresarekin. 2015eko ekainaren 13an debutatu zuen, Iruñeko [[Labrit pilotalekua]]n.<ref>[http://www.asegarce.com/eu/pelotaris/agirre-375.html Asegarce enpresako fitxa].</ref> Joko erasokorra egiten du, erraz jotzen du errematera; eta, indar handikoa izaki, defentsan oso ondo moldatzen da.<ref>[http://www.asegarce.com/eu/noticias/asier-agirre-8220te-pones-nervioso-7799.html «Asier Agirre: “Estoy más nervioso que antes de uno de mis exámenes de magisterio"»], ''Asegarce.com'', 2015-06-10.</ref><ref>Jon ESKUDERO: [http://www.berria.eus/paperekoa/1922/024/001/2015-06-12/arriskatzeko_aukera_dudan_oro_ez_dut_bitan_pentsatzen.htm «Asier Agirre, Asegarceko pilotaria: "Arriskatzeko aukera dudan oro, ez dut bitan pentsatzen"»], ''Berria'', 2015-06-12.</ref> Debutatu ondorengo bi urteetan partida gutxi jokatu ahal izan zuen, hiru lesio izan baitzituen ia bata bestearen atzetik. 2017ko udatik aurrera, ordea, jarraipena izan du jokoan, eta 2017ko azaroaren 12an profesionaletako bere lehen titulua eskuratu zuen: [[Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa|Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa]].<ref>{{Erreferentzia | artikulua=Premio a la Agonía | egunkaria=Deia | hizkuntza=es|url=http://www.deia.com/2017/11/12/deportes/pelota/premio-a-la-agonia | data=2017-11-12 | sartze-data=2017-11-19 | abizena=G. Vico | izena=Igor}}</ref> 2018ko martxoaren 31n, [[Diego Iturriaga]] atzelaria lagun, [[Bigarren Mailako Binakako Pilota Txapelketa|Bigarren Mailako Binakako Txapelketa]] irabazi zuen.<ref>{{Erreferentzia | artikulua=El camino del esfuerzo | egunkaria=Deia | hizkuntza=es | url=http://www.deia.eus/2018/04/01/deportes/pelota/el-camino-del-esfuerzo | data=2018-04-01 |sartze-data=2018-04-07 | abizena=Victoria de Lecea | izena=Jokin}}</ref>
 
== Kirol lorpenak ==
; Profesionaletan
* 2017an, bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna.
* 2017an, bigarren mailako binakako txapelduna, [[Diego Iturriaga]] atzelaria lagun.
 
; Amateurretan