Herostrato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Biografia_infotaula_automatikoa}} '''Herostrato''' ({{lang-grc|Ἡρόστρατος}}, Efeso, K. a. IV. mendea) Efesoko artzain bat izan zen, Artemisaren tenplua...»
(Ez dago alderik)

01:18, 7 apirila 2018ko berrikusketa

Herostrato (antzinako grezieraz: Ἡρόστρατος, Efeso, K. a. IV. mendea) Efesoko artzain bat izan zen, Artemisaren tenpluari su emateagatik ezagun egin zena[1].

Herostrato

Bizitza
JaiotzaEfeso, K.a. IV. mendea
HeriotzaEfeso, K.a. 356 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakcattle rancher (en) Itzuli

Gertakariak

K. a. 365eko uztailaren 21ean, Efeson, Artemisaren tenplua, Antzinaroko zazpi mirarietako bat, erre eta suntsitu zuten. Herostrato izeneko artzaina epaitu eta kondenatu zuten sutearen erruduntzat. Pertsiar errege Artaxerxes III.a Okok aginduta, torturapean lortu zuten krimenaren aitortza; ospea nola edo hala lortzea omen zen Erostratoren helburuaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Erregeak berak emandako epaian, erruduna heriotzara kondenatzeaz gain, haren izena aipatzea ere galarazten zen, heriotza zigorpean, ospearen helburua betiko ukatzeko. Valerio Maximo erromatar idazleak ez zuen damnatio memoriae lege hori hautsi, ez zuen supiztailearen izenik aipatu, baina zera iragarri zuen: “Gizon batek Dianaren Efesoko tenpluari su ematea planeatu zuela jakin zen eta, hala, haren izena mundu osoan ezaguna izango zen eraikinik ederrena suntsitzeagatik”. Teoponpo greziar historialariak ere sutearen berri jasoa zuen lehenago eta, gainera, Herostrato aipatu zuenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Albistearen zabalkudea

Horrenbestez, Valerio Maximoren profezia bete zen eta Herostratoren izena lau haizetara zabaldu zen. Victor Hugo, Anton Txekhov, Lope de Vega, Unamuno, Jules Verne, Jean-Paul Sartre, Gore Vidal idazleek besteak beste Herostrato beren lanetan aipatzen zuten. Miguel de Cervantesek berak, On Kixote Mantxakoan, Erostratorekin gertatutakoa jaso zuen; ospea bilatzen zuelako ahanzturara kondenatu zutela baina, azkenean, kontrakoa lortu zutela, alegia. Esanguratsua da Cervantesek artzainaren izena jasotzea eta erregea aipatu ere ez egiteaAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Zabaldu nahi ez den informazio bat espero baino gehiago hedatzeari Streisand efektu deitzen zaio eta kasu honetan, efektu hura gertatu zen.

Bibliografia

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2018ko apirilaren 01a). «Streisand (edo Erostrato) efektua» Argia CC-BY-SA lizentzia.