Suzko txoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
tNo edit summary
7. lerroa:
''Txoria''ren papera [[Anna Pavlova]]ri eskainia izan zen, baina honek uko egin zionez, estreinaldian Tamara Karsavinak antzeztu zuen, [[Mikhail Fokin]]en jatorrizko [[koreografia]] eskenaratuko zuena.
 
Bere istorioa, haurrentzako ipuin batentzako modukoa, honakoa da: Ivan printzea, gauez ehizan irten dena, jakin gabe, [[Kastxei Hilezkorra]] gaiztoaren lorategi sorginduan sartzen da. Bat-batean, zuhaitzen artean jirabiraka ari den luma distiratsudun txori bat agertzen zaio. Ivanek jazarri egiten du eta harrapatzea lortzen du, baina, honen erreguen ondorioz hunkituta, askatu egiten du, trukean bere lumetako bat lortuz. Hortik gutxira, printzeak hamahiru printzesek osatutako talde bat ikusten du, lorategiko zuhaitz batetik hartzen dituzten [[urre]]zkourrezko [[sagar]] batzuk elkarri botaz jolasean ari direnak. Printzea hurbildu egiten zaie eta haietako ederrenaz maitemintzen da, printzesa ere maitemintzen delarik. Egunsentian, Kastxeiren zerbitzari diren munstroek Ivan preso hartzen dute, aztiak [[harri]] bihurtu nahi duena. Hori lortzeko zorian dagoela, printzeak suzko txoriari deitzen dio lagun diezaion, honek emandako luma astinduz. Txoria iristen da eta aztiaren segizioa sorgintzen du. Alabaina, munstroak laster oneratzen dira eta erabat ahituta uzten dituen dantza bat dantzatzen hasten dira. Txoriak berriz parte hartzen du, eta Kastxei ''berceuse'' gozo batekin lokartu ondoren, printzeari azti gaiztoak bere arima [[Arrautza (biologia)|arrautza]] baten barnean gordea duela esaten dio. Kastxei esnatzen da, baina Ivan arrautzaz jabetu da eta lurrera harrika botatzen du. Aztia eta bere segizioa behin betiko desagertzen dira. Harri bihurtutako zaldunak itzartu ondoren printzea eta printzesa ezkondu egiten dira.
 
[[Kategoria:Balletak]]