Bilboko Arte Ederren Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
33. lerroa:
=== Instituzioak eta egoitzak ===
 
==== '''Arte Ederren Museoa''' ====
Bilboko Arte Ederren Museoa 1908an sortu zen eta 1914ean ireki zituen ateak, hiria bizitzen ari zen gorakada ekonomiko eta urbanistikoa kontuan izanik banakoen zein bertako instituzioen borondateak gidatua. Bere helburuak garai hartan hiria edozein gizarte modernotan ezinbestekoak ziren espazioez hornitzea eta komunitate artistikoari ereduzko modelo historikoak ematea zen beraien formakuntza osatzen lagundu ahal izateko.Honetarako ezinbestekoa izan zen proiektuaren gauzatzerako Laureano de Jado enpresari eta filantropoak utzitako balio handiko funts artistikoa. Jadoren ekarpenari segituan beste doaintza garrantzitsu batzuek jarraitu zioten, hala nola, Antonio Plasecia, jabeen korporazioak, Gernikako Batzarrretxeak edo Bilboko kontsulatuak. Manuel Losada margolari bilbotarra museoaren sustatzaile nagusietako bat izan zen, Atxuriko ospitale zibil zaharreko Hiriko Arte eta Lanbideen Eskolan kokaturiko museoaren lehen egoitzako lehendakaria izateaz gain.