Bilboko Arte Ederren Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
56. lerroa:
 
1996an, Miguel Zugazaren zuzendaritzapean, plan horren esleipenerako lehiaketa iragarri zen. Aukeratu zen proiektua Luis Mª Uriartek egindakoa izan zen, zeinak instalakuntza eta zerbitzuen hobekuntza bilatzen zuen bi eraikinak (neoklasikoa eta zabalkuntza) lotuz eta galeria baten bidez elkartuz eta ,aldi berean, bi eraikuntzak errespetatuz. Gainera, hainbat espazio libre uzten zituen bisitariei ematen zitzaizkien zerbitzuak eta  erakusketa guneak handitzeko. Museoko sarrerak aldatzen zituen Arriagaren Monumentua eta Chillida plazan birkokatuz, eta irisgarritasun plan bat proposatzen zuen. Lanak 2001eko azaroan amaitu ziren.  
 
==== Gaur egungo egoera ====
2000. urtean instituzioek Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten . Patronatua da gobernu organoa, bertan daude instituzioetako ordezkariak, pertsona fisiko edo juridikoekin batera, zeintzuek beraien jarduera museistikoaren  ekarpenengatik edo ezagutzagatik sorkuntzaren helburuak lortzen laguntzen duten. 2008an Bilboko Arte Ederren Museoak “100 urte historia 10 mendeko artea” lelopean bere lehen mendeurrena ospatu zuen.
 
2009ko maiatzean Iñaki Azkuna Bilboko alkateak beste zabalkuntza bat egiteko aukera aipatu zuen publikoki. Eraikuntzak zabaltzeko dituen muga urbanistikoak direla eta, beste behin, bigarren egoitza bat egiteko aukera proposatzen da, Bertara lekualdatuko liratekelarik funts berrienak, zeintzuek biltegiratuak dirauten hein handi batean.
 
Guar egun museoak 13.914m² -ko gainazala du, horietatik 5089 erakusketa iraunkorrari eskainitako  33 aretoetan banatuak eta 1142 aldi baterako erakusketara bideratuak. Gainerakoa  bisitarien harretarako eta langileen zerbitzuetarako erabilia.
 
Miguel Zugaza da 2017. urtetik eta gaur egun arte, museoaren zuzendaria.
 
== Iruditegia ==