«Txikipedia:Listu»: berrikuspenen arteko aldeak

correct revision
t (4 berrikuspen: Importing Txikipedia content)
(correct revision)
[[Fitxategi:Blausen 0780 SalivaryGlands.png|right|thumb|[[Txikipedia:Listu-guruin|Listu-guruinak]]: Parotida guruina, Masailezurpeko guruina eta mihipeko guruina.]]
{{delete|test}}
'''Listua''' gizakion eta zenbait animaliaren aho inguruan dauden guruin berezi batzuetan (listu-guruinetan) sortzen den likido bat da. Euskaraz baditu beste izen batzuk ere: txistua, tua eta ttua. Nagusiki [[Txikipedia:ur|urez]] eta [[Txikipedia:gatz mineral|gatz mineralez]] osatuta dago, eta [[Txikipedia:proteina|proteina]] batzuk ere baditu. [[Txikipedia:Elikagai|Elikagaiak]] ahoan sartzen ditugunean, listuarekin nahasi eta [[Txikipedia:elikadura-bolo|elikadura-boloa]] deitzen dena sortzen da; berau, listuari esker, errazago sartzen da [[Txikipedia:hestegorri|hestegorri]] edo [[Txikipedia:hestegorri|esofagoan]]. Beraz, listuak [[Txikipedia:digestio|digestioa]] errazten du.
 
Gainera, listuak badu [[Txikipedia:entzima|entzima]] bat landareen almidoiaren digestioa hasten laguntzen duena; dena den, almidoia duen elikagaiak egosia egon behar du, almidoia ezin baita gordinik digeritu. Adibidez, [[Txikipedia:patata|patata]] gordinak ez dira batere ondo digeritzen! Almidoia azukre mota bat da.
 
Bestalde, [[Txikipedia:bakterio|bakterioen]] aurkako substantziaren batzuk ere baditu, eta [[Txikipedia:hortz|hortzak]] [[Txikipedia:txantxar|txantxar]] edo kariesetik eta infekzioetatik babesten dituzten beste batzuk ere bai.
 
 
{{Txikipedia-Ba al dakizu/Listua}}
 
[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Medikuntza]]