Irulegiko arnoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Irulegiko ardoa''' Nafarroa Behereko ardoa da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Ipar Euskal herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik [[sor...
(Ez dago alderik)

14:03, 5 urtarrila 2008ko berrikusketa

Irulegiko ardoa Nafarroa Behereko ardoa da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Ipar Euskal herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena.

Historia

Mahastiaren historia Done Jakue Bideari lotua dago. Orreagako fraideek sortu zuten XI. mendean, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna sinatzean 1659an, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek hartu bere gain.

1912an ia desagertu egin zen, phylloxera intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka jaso zuen Frantziako gobernutik.

Mahastia

Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha inguru da, udalerri hauetan: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize.

Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: %70 ardo beltza, %20 ardo gorria eta %10 ardo zuria.

Kanpo loturak