Txikipedia:Ur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
('''Lanean: Josu
''')
[[Fitxategi:Stilles Mineralwasser.jpg|thumb|right|Ur likidoa]]
 
20 ⟶ 18 lerroa:
 
Itsasoetako ura [[Txikipedia:Lurrunketa|lurruntzen]] denean, [[Txikipedia:ur-lurrun|ur-lurruna]] sortzen da, eta atmosferara igotzen da (atmosferako ur-lurrunak hodeiak sortzen ditu). Hodeietako ura [[Txikipedia:kondentsazio|kondentsatzen]] denean euri moduan jaisten da, edo elur moduan tenperatura oso hotza baldin bada. Beraz, uraren zikloan ura lurretik (ozeanoetatik, lakuetatik...) atmosferara pasatzen da, eta gero atmosferatik berriz lurrera euriaren bidez.
 
== Gizakia eta ura ==
 
Gizakiak edateko ura behar du (egunero gutxi gorabehera 1,5 litro ur edaten dugu). Herri eta hirietako biztanleok edateko ona den ura etxean bertan eskura dugu, kanilan. Herrialde pobreetan, aldiz, edateko ona den ura lortzea askoz zailagoa da. Edateko urak ez du inongo [[Txikipedia:mikrobio|mikrobio]] gaiztorik eduki behar, eta horretarako araztegi izeneko tokietan ura garbitzen da gure etxeetara iritsi baino lehen. Herrialde pobreetan, ordea, sarritan ez dago araztegirik, eta jendeak garbitu gabeko ura edan behar du. Horregatik, askotan mikrobioz kutsatutako ura edaterakoan gaixotasun larri batzuk harrapatzen dituzte herrialde horietako biztanleek, kolera edo sukar tifoidea, adibidez.
 
Bestalde, gizakiak ura zikintzen du. Ura etxean edo lantegietan erabili ondoren, ur zikina edo kutsatua sortzen dugu. Ur zikin horiek garbitu behar dira ibaietara edo itsasora isuri aurretik, ingurugiroa babesteko eta ez zikintzeko. Araztegietan ere herri eta hirietatik datozen ur zikinak garbitzen dira. Ur garbiak izango dira gero ibaietara edo itsasora pasatuko dutenak.