Txikipedia:PISA txostena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lehen zirriborroa
(Ez dago alderik)

14:25, 16 martxoa 2018ko berrikusketa

PISA txostena edo Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programa, maiz ingelesezko PISA akronimoarekin ezagunagoa, nazioarteko hezkuntza sistemak erkatzeko egiten den ikerketa bat da. Hiru urtean behin munduko hainbat tokitan 15 urteko ikasleen laginak egiten dira eta milaka ikasleri azterketa batzuk egiten zaizkie udaberrian. Azterketa horiekin guztiekin ikerketa bat egiten da eta ikerketaren emaitzak azterketak egin eta hurrengo urteko abenduaren 6an argitaratzen dira.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA-OCDE) izeneko erakundeak ordaintzen ditu ikerketak eta helburua estatuen hezkuntza sistemen eraginkortasuna neurtzea da. ELGAren PISA proiektua nazioarteko ebaluazio estandarizatua da, 15 urteko ikasleei egiten zaiena. 2000. urtean, 32 estatuk hartu zuten parte; 41ek, 2003an; 57k, 2006an; eta 2009an, 63 estatuk. Eta kopurua goraka joan da azken urte hauetan. 2018. urtean munduko 80 estatuk hartuko dute parte eta horietatik 35 ELGA-OCDEkoak.

Aldez aurretik, ikerlariek emaitza hobeak espero izaten dituzte herrialde aberatsenen hezkuntza sistemetan herri txiroenekoetan baino, baina gero, egindako ikerketek erakutsi ohi dute faktore asko daudela nahasita emaitza onak edo txarrak azaltzerakoan. PISA ikerketaren helburua da faktore horiek identifikatzea, hezkuntza sistemetan hobekuntzak proposatzeko.

Nolakoak dira probak

  • Hiru arlotan ebaluatzen da errendimendua: Irakurketa, Matematika, eta Zientziak.
  • Proba guztiak egiteko lau bat ordu behar izango dira. Erresistentzia proba ere bada.
  • Ordenagailuak erabiliko dira proba guztietan. Aztertzaileek eramango dituzte ordenagailuak eta beharrezkoa den softwarea.
  • Hizkuntza ofizial bat baino gehiago dauden tokietan, ikasleek aukeratu beharko dute beraientzat ohikoena den hizkuntza, beraien lehen hizkuntza ahal bada.
  • Proba ez dute 15 urteko ikasle guztiek egingo; ondo hautatutako lagin batek egingo du.

Irakurmena

Komunikatzeko gaitasunaren parte inportantea da irakurmena. Irakurleak irakurritakoa ulertu behar du eta ulertu duela frogatu. Egiten diren galdera mota askotakoak dira. Galdera batzuen erantzuna testuan bertan dago, begi-bistakoa izate da. Beste batzuetan, ordea, irakurleak dedukzioen bidez jakin beharko du erantzun zuzena zein den.

  • Kontsigna da ariketa ikaslearen lehen hizkuntzan, ama-hizkuntzan, egitea. Edo, besterik ezean, lekuan lekuko hizkuntza ofizial batean, ikaslearentzat ohikoenean.
  • 2018. urtean irakurmena izango da gehien ikertuko den alorra.

Matematika

Eguneroko bizitzari lotutako problema matematiko arruntak ebatzi beharko dira. Ez dira formula matematiko bitxiak buruz ikasi behar. Problema logiko-matematikoekin ohituta eta trebatuta egon behar emaitza onak lortzeko.

Zientziak

Egunerokotasunean sor daitezkeen problema batzuk, zientzia-metodologia erabiliz eta ezagupen zientifikoekin konpondu edo ebatzi beharko dira.

Zer ebaluatzen da

Konpetentziak ez ikasitako edukiak bakarrik.

  • Batez ere irakurritakoaren ulermenari lotutako gaitasuna, (ikaslearen lehen hizkuntza ofizialean),
  • matematikako konpetentzia (2018an finantza gaietako galdera sorta egingo zaie), eta
  • zientzietarako konpetentzia. (2018an ikasleak IKTen ezagutzari buruzko galdera sorta egingo zaie.

Kanpoko loturak