Txikipedia:Nutrizio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Nutrizioaren''' bitartez bizitzeko behar dugun [[Txikipedia:energia|energia]] eta, aldi berean, gure [[Txikipedia:gorputz|gorputza]] osatzeko materialak lortzen ditugu. Nutrizioa eta [[Txikipedia:elikadura|elikadura]] ez dira gauza berbera: nutrizioa elikadurarekin hasten da, baina gure gorputzean gertatzen diren beste hainbat prozesu ere sartzen dira bertan. Prozesu horietako bat [[Txikipedia:elikagai|elikagaiek]] dituzten [[Txikipedia:mantenugai|mantenugaiak]] eskuratzea da. Beste prozesu garrantzitsu bat [[Txikipedia:aire|airea]] arnastuz [[Txikipedia:oxigeno|oxigenoa]] lortzea da; mantenugaiek eta oxigenoak garraio-sistema bat behar dute gorputzeko atal guztietara iristeko. Azkenik, gorputzak sortzen dituen hondakinak kanporatu beharra ere badago.
[[Fitxategi:Colorfull.jpg|thumb|250px|[[Txikipedia:Fruta|Fruta]] koloretsuak oso garrantzitsuak dira nutrizio orekatua lortzeko]]
Beraz, nutrizioaren barruan, hiru prozesu gertatzen dira:
* Elikagaien liseriketa edo [[Txikipedia:digestio|digestioa]].
* Mantenugaiak xurgatzea.
* [[Txikipedia:Metabolismo|Metabolismoa]].
 
Nutrizioa ez da gure borondatearen mende egiten den prozesua, oharkabean egiten dugu.
 
== Nutrizioaren prozesuak eta [[Txikipedia:aparatu|aparatuak]] ==