Txikipedia:Metabolismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
Izaki bizidun guzti-guztiek (animaliek, landareek, eta [[Txikipedia:mikrobio|mikrobioek]] ere) metabolismoa dute. Landareek, adibidez, garrantzi handiko prozesu metabolikoa (anabolismo mota bat) egiten dute, [[Txikipedia:fotosintesi|fotosintesi]] deritzona. Fotosintesiari esker landareek materia organikoa fabrikatzen dute, ura eta airearen karbono dioxidoarekin. Prozesu anabolikoa da, beraz.
 
Katabolismoaren prozesu garrantzitsuena da gure [[Txikipedia:Zelula|zeluletan]] gertatzen dena: arnasketa zelularra deitzen dena. Gure zeluletan elikagai batzuk (batez ere azukreak eta koipeak) oxigenoarekin konbinatzen dira eta erreakzio kimiko baten ondoren karbono dioxido eta ur bihurtzen dira. Erreakzio kimiko horrek energia asko sortzen du, gure organismoaorganismoak aprobetxatzen duena.