Txikipedia:Meridiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu da. Edukia: '''Meridianoa''' lurraren bi poloetatik igarotzen diren zirkuluetako irudizko lerro edo zirkulu-erdi bakoitza da. Mundua mapa batean irudikatzeko dagoen Peters-en proiekzi...
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Meridianoa''' lurraren bi poloetatik igarotzen diren zirkuluetako irudizko lerro edo zirkulu-erdi bakoitza da. Mundua mapa batean irudikatzeko dagoen Peters-en proiekzioan, meridianoak lerro bertikalak dira. Paraleloekin batera, gure planetako edozein puntu, hiri edo herri errazago aurkitzeko erabiltzen dira. Meridiano guztiek luzera bera dute, 20.000 kilometro inguru, lurraren diametroaren erdia (20.093,93 km zehazki).
 
[[File:Latitudea eta longitudea.jpg||thumb|550px|Latitudea eta longitudea]]
 
 
Washingtonen 1884an egindako nazioarteko zientzia-bilera batean erabaki zen erreferentziazko meridiano edo lehen meridiano bakar bat izendatu behar zela, ordura arte erabiltzen ziren ugarien ordez; eta Ingalaterrako Greenwich hiriko behatokia zeharkatzen duena izendatu zen horretarako. Hortik ekialdera, 180 meridiano eta mendebalera beste 180 meridiano egongo zirela erabaki zen (lurrak, beraz, 360 meridiano ditu guztira, lurraren zirkunferentziak 360º dituelako). Alegia, meridiano bakoitzari gradu bat dagokio. Greenwicheko meridianoak lurra bi zati edo hemisferiotan banatzen duela esaten da: meridianotik eskuinera, Ekialdeko hemisferioa dago (0º eta 180º arteko ekialde-longitudeak); eta ezkerrera, Mendebaleko hemisferioa (0º eta 180º arteko mendebale-longitudeak).