Txikipedia:Listu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu da. Edukia: right|thumb|[[Txikipedia:Listu-guruin|Listu-guruinak: Parotida guruina, Masailezurpeko guruina eta mihipeko guruina.]] '''Listua''' gizakion eta zenb...
(Ez dago alderik)

11:00, 2 iraila 2015ko berrikusketa

Listu-guruinak: Parotida guruina, Masailezurpeko guruina eta mihipeko guruina.

Listua gizakion eta zenbait animaliaren aho inguruan dauden guruin berezi batzuetan (listu-guruinetan) sortzen den likido bat da. Euskaraz baditu beste izen batzuk ere: txistua, tua eta ttua. Nagusiki urez eta gatz mineralez osatuta dago eta proteina batzuk ere baditu. Elikagaiak ahoan sartzen ditugunean, listuarekin nahasi eta elikadura-boloa deitzen dena sortzen da; berau, listuari esker, errazago sartzen da hestegorri edo esofagoan. Beraz, listuak digestioa errazten du.

Gainera, listuak badu entzima bat landareen almidoiaren digestioa hasten laguntzen duena; baina almidoia duen elikagaiak egosia egon behar du, almidoia ezin da gordinik digeritu. Adibidez, patata gordinak ez dira batere ondo digeritzen! Almidoia azukre mota bat da.

Bestalde, bakterioen aurkako substantziaren batzuk ere baditu, eta hortzak txantxar edo kariesetik eta infekzioetatik babesten dituzten beste batzuk ere.