Txikipedia:Ipar Amerika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu da. Edukia: Ipar Amerika Kanadak, Estatu Batuek, Alaskak eta Mexikok osatzen duten azpikontinente bat da. 24 315 410 km²-ko hedadura du eta bere biztanleria 47 879 662 pertsonetakoa...
 
4. lerroa:
 
==Hidrografia==
Oro har, [[Txikipedia:Ozeano Barea|Ozeano Barean]] itsasoratzen diren ibaiak motzak, azkarrak eta higadura-indar handikoak dira. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen diren errekak, aldiz, luzeak, emaritsuak eta nabigagarriak dira, eta arro hidrologiko ikaragarriak dituzte. Haien artean munduko ibairik luzeenetakoak daude, hala nola [[Txikipedia:Mississippi|Mississippi]] eta bere ibaiadarretako bat, Missouri, [[Txikipedia:Amazonas (ibaia)|Amazonas ibaiaren]] antzeko luzera dituztenak. Nabarmentzen den hurrengo ibaia San Laurendi da, 1 600 000 km2-ko arroa duena.
 
Beste ibai garrantzitsu batzuk hurrengo hauek dira: Mackenzie eta Copper; Rio Grande eta Rio Negro, Ozeano Atlantikora joaten direnak; eta, azkenik, Yukon, Fraser, Columbia, Sacramento, San Joaquin eta Colorado ibaiak, Ozeano Barean isurtzen direnak.
 
Horretaz aparte, [[Txikipedia:Ozeano Artikoa|Artikoan]] isurtzen diren ibaiak ere nabarmengarriak dira, neguan izozten baitira.
 
Amerikan munduko laku handienen eremurik handienetako bat dago. Lakuak glaziarrak dira jatorriz eta, batez ere, [[Txikipedia:Kanada|Kanadan]] daude. Makina bat dira laku kanadarrak.