Txikipedia:Frantziako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Frantziako Iraultza''' 1789tik 1799ra [[Txikipedia:Frantzia|Frantzian]] gertatutako gatazka gogor bat izan zen. Iraultza horren ondorioz, Luis XVI.a bota egin zuten Erregetzatik, eta [[Txikipedia:monarkia absolutua|monarkia absolutua]] desagertu egin zen Frantzian eta aldaketa politiko eta sozial sakonak gertatu ziren. Haren ondorioz, [[Txikipedia:Frantziako Errepublika|Frantziako Errepublika]] sortu zen, gaur egun oraindik irauten duen egitura politiko nazionala.<br />
Borroka horretan, herritar xumeak (burgesia eta herri xehea) aristokraten pribilegioen aurka borrokatu ziren (nobleziaren eta elizgizon aberatsen aurka); izan ere, herritarrak haserre bizian zeuden, elikagaien prezioak asko garestitzen ari zirelako eta, zergak etengabe igotzen zirelako eta haiek bakarrik ordaindu behar izaten zituztelako.<br /><br />
Frantziak garai honetan ezagutu zituen aldaketa politiko eta sozial sakonek eragin handia izan zuten [[Txikipedia:Europa|Europa]] osoan eta [[Txikipedia:Ameriketako koloniak|Ameriketako kolonietan]]. [[Txikipedia:Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimena]] deitzen denaren bukaera ekarri zuen gertakari historikoa izan zen.
[[Fitxategi:Anonymous - Prise de la Bastille.jpg|thumb|350px|left|Herritarrek 1789ko uztailaren 14an Bastilla hartu zutenekoa.]]