Txikipedia:Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
Duela 4.500 milioi urte sortu zen eta zientzialariek bere biziaren erdian dagoela uste dute.
 
Eguzkia eta eguzki-sistema [[Txikipedia:Esne Bide|Esne Bidea]] izeneko galaxian dagodaude, haren erditik 25.000 - 28.000 argi-urteko distantziara. 1.392.000 kilometroko [[Txikipedia:diametro|diametroa]] du (Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa).
 
Denbora luzez, Eguzkia su-bola erraldoi bat zela pentsatu zen, baina gaur egun badakigu gas beroz osatuta dagoela. Gas horiek [[Txikipedia:hidrogeno|hidrogenoa]] (%74) eta [[Txikipedia:helio|helioa]] (%25) dira. Eguzkiak askatzen duen energia (argi eta bero gisa jasotzen duguna) hidrogenoa helio bihurtzen denean sortzen da, fusio nuklear izena duen prozesu batean. Prozesu horretan, 4,25 milioi tona hidrogeno kontsumitzen dira segundoero. Haren [[Txikipedia:tenperatura|tenperatura]] 5 500° Celsius-ekoa da gainazalean, baina 14 milioikoa haren erdigunean. Eguzkia [[Txikipedia:erraldoi gorri|erraldoi gorri]] bat bihurtuko da 5 mila milioi urte barrugutxi gorabehera.
9. lerroa:
Eguzkiak bidaltzen digun energiak ia zortzi minutu behar izaten du, argiaren abiaduran, Lurrera iristeko, hau da, eguzkiaren eta Lurraren artean dauden 149 milioi kilometroak egiteko.
 
Eguzkiari esker posible izan da bizcabizia Lurrean. Landareak, [[Txikipedia:fotosintesi|fotosintesiaren]] bidez, eguzki-energia baliatzen dute energia kimiko bihurtzeko; energia kimiko horihorrek azukreak egiteko balio du, eta, horrela, [[Txikipedia:landare|landare]] eta alga berdeen molekula guztiak sortzeko. Animalia [[Txikipedia:belarjale|belarjale]] eta [[Txikipedia:orojale|orojaleek]] landareak jan eta hortik lortzen dute behar duten energia.
 
Gaur egun, eguzki-panelen bitartez eguzkitik iristen zaigun energiatik [[Txikipedia:argindar|argindarra]] edo elektrizitatea atera dezakegu. Energia berriztagarria da, gas kutsagarririk sortzen ez duena.