Txikipedia:Egiptoko piramideak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
Piramideak harrizko egitura handiak dira, hiruki modukoak. Barruan, gela txiki dotore batean, faraoia hobiratzen zuten, sarkofago batean momifikatuta eta altxorrez inguratuta.<br />
[[Txikipedia:Piramide|Piramiderik]] ezagunenak [[Txikipedia:Giza|Gizakoak]] dira, iraun duten guztien artean handienak eta ikusgarrienak direlako. Giza [[Txikipedia:Egipto|Egiptoren]] iparraldean dago, [[Txikipedia:Kairo|Kairo]] hiriburutik gertu.<br />
Gizako piramideak hiru dira: Keopsen piramidea, Kefrenen piramidea eta Mizerinoren piramidea. Kristo aurreko 2500. urtean eraiki zituzten, gutxi gorabehera.<br />
Urteak behar izaten ziren piramide bat eraikitzeko. [[Txikipedia:Grezia|Greziako]] [[Txikipedia:Herodoto|Herodoto]] historialariak esan zuen hogei urte behar izan zituztela Keops piramidea egiteko.