11.426
edits
No edit summary |
|||
Jaten ditugun elikagaiak aldaketa batzuk jasaten dituzte gure digestio-aparatuan. [[Txikipedia:Digestio|Digestio]] izeneko prozesuan, adibidez, elikagaietan dauden substantzia handiak substantzia edo molekula txikiagoak bihurtzen dira. Digestioa, batez ere, urdailean eta heste meharrean burutzen da, eta digestio prozesuan urdailean sortzen diren urin batzuek (urin gastrikoa, adibidez) parte hartzen dute.
Digestioaren ondoren sortutato substantzia
Digestio-aparatuak organismoaren beste sistema batzuekin batera lan egiten du. Batez ere, [[Txikipedia:zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuarekin]]. Izan ere, heste meharrean xurgatzen diren substantziak odolera pasatzen dira, eta zirkulazio-aparatuaren bidez gorputzeko [[Txikipedia:zelula|zelula]] guztietara iristen dira. Gogoratu elikaduraren azken helburua elikagaien funtsezko osagaiak (proteinak, azukreak, bitaminak...) zelula guztietara eramatea dela, zelulek behar dituztelako funtzionatu ahal izateko.
|
edits