«Txikipedia:Digestio-aparatu»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
* [[Txikipedia:Heste mehar|Heste meharra]]
* [[Txikipedia:Heste lodi|Heste lodia]]
 
== Digestio-aparatuaren funtzionamendua ==
 
Jaten ditugun elikagaiak aldaketa batzuk jasaten dituzte gure digestio-aparatuan. [[Txikipedia:Digestio|Digestio]] izeneko prozesuan, adibidez, elikagaietan dauden substantzia handiak substantzia edo molekula txikiagoak bihurtzen dira. Digestioa, batez ere, urdailean eta heste meharrean burutzen da, eta digestio prozesuan urdailean sortzen diren urin batzuek (urin gastrikoa, adibidez) parte hartzen dute.
 
Digestioaren ondoren sortutato substantzia txikiak xurgapen prozesua izaten dute heste meharrean. Molekula txiki horiek ([[Txikipedia:proteina|proteinak]], [[Txikipedia:azukre|azukreak]]...) heste-mukosa zeharkatu eta [[Txikipedia:odol|odolera]] pasatzen dute. Heste meharrean xurgatzen ez diren substantziak heste lodira pasatzen dira eta kanporatuan izaten dira ipurtestean.
 
Digestio-aparatuak organismoaren beste sistema batzuekin batera lan egiten du. Batez ere, [[Txikipedia:zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuarekin]]. Izan ere, heste meharrean xurgatzen diren substantziak odolera pasatzen dira, eta zirkulazio-aparatuaren bidez gorputzeko [[Txikipedia:zelula|zelula]] guztietara iristen dira. Gogoratu elikaduraren azken helburua elikagaien funtsezko osagaiak (proteinak, azukreak, bitaminak...) zelula guztietara eramatea dela, zelulek behar dituztelako funtzionatu ahal izateko.
 
 
11.512

edits