Txikipedia:Digestio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Digestioan hiru zati edo fase daude:
* '''Aho fasea''': [[Txikipedia:janari|janaria]] ahotik sartzen dugu, aipatu dugun hodiaren sarreratik, alegia; bertan, mastikatu edo murtxikatu egiten da, [[Txikipedia:hortz|hortz]]-[[Txikipedia:hagin|haginen]] laguntzaz. Ahoan ditugun [[Txikipedia:listu-guruin|listu-guruinek]] [[Txikipedia:listu|listua]] deitzen dugun likidoa sortzen dute, eta hura janari murtxikatuarekin nahasiz, [[Txikipedia:elikadura-bolo|elikadura-boloa]] sortzen da.
* '''Urdail fasea''': elikadura-boloa faringe eta [[Txikipedia:hestegorri|hestegorritik]] barrena [[Txikipedia:urdail|urdailera]] iristen da. Bertan, urdailak jariaten dituen [[Txikipedia:urin gastriko|urin gastrikoak]] elikadura-boloarekin nahasten dira, [[Txikipedia:proteina|proteinak]] eta [[Txikipedia:karbohidrato|karbohidratoak]] desegiten dituzte eta ahia moduko bat bihurtzen da dena. Ahi hori prest dagoenean, urdailaren beheko aldean dagoen [[Txikipedia:piloro|piloro]] izeneko balbula bat zabaltzen da, eta ahia [[Txikipedia:heste mehar|heste meharrera]] pasatzen da.
* '''Heste fasea''': heste meharrean, ahiari gibelak jariaten duen likido edo urin bat, [[Txikipedia:behazun|behazun]] izenekoa, gehitzen zaio; [[Txikipedia:bare|bareak]] sortutako beste urin bat ([[Txikipedia:bare-urin|bare-urina]]) gehitzen zaio gero, bai eta hirugarren urin bat ere, [[Txikipedia:heste-urin|heste-urina]], hesteak jariaten duena. Urinek digestioa egiten laguntzen dute. Digestioa amaituta dagoenean, heste meharrean mantenugaiak odolera pasatzen dira, heste meharreko paretan dauden zain edo hodi [[Txikipedia:kapilar|kapilarretatik]], [[Txikipedia:zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuaren]] bidez gorputz osora banatzeko. Horren ondoren, hesteetan aprobetxatu ezin diren hondakinak baino ez dira geratzen. Hauek [[Txikipedia:heste|heste]] lodira pasatzen dira eta han, ura eta gatz mineralak xurgatu ondoren, hondakinak [[Txikipedia:heste lodi|heste lodian]] pilatzen dira, gorozkia osatuz; azkenik, gorputzetik kanpora botatzen dugu, uzkitik.