Txikipedia:Bioma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orria sortu da. Edukia: '''Biomak''' antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten area geografiko handiak dira. Biomak baldintza klimatikoen arabera sailkatzen dira,...
 
No edit summary
3. lerroa:
Biomak baldintza klimatikoen arabera sailkatzen dira, baldintza horiek eragin sendoa baitute toki batean bizi diren izaki bizidunen ezaugarrietan. Bioma bakoitzak [[Txikipedia:landare|landare]], [[Txikipedia:animalia|animalia]], [[Txikipedia:lurzoru|lurzoru]] eta klima mota homogeneoak (antzeratsukoak) izaten ditu. Hainbat elementu erabiltzen dira biomen ezaugarriak definitzeko: landaredi mota ([[Txikipedia:zuhaitz|zuhaitzak]], [[Txikipedia:zuhaixka|zuhaixkak]] edo belarrak diren), hosto motak ([[Txikipedia:hostozabal|hostozabalak]], [[Txikipedia:konifero|koniferoak]]), landareen sakabanaketa (basoa, [[Txikipedia:Sabana|sabana]]) eta klima.
 
Bioma berari izen ezberdina ematen zaio batzuetan tokiaren arabera. Esaterako, [[belardi, sabana eta sastrakadi epelak]] deituriko biomari [[Txikipedia:estepa|''estepa'']] deritzo [[Txikipedia:Asia|Asia]] erdialdean, [[Txikipedia:belardi|''belardi'']] [[Txikipedia:Ipar Amerika|Ipar Amerikan]], eta [[Txikipedia:panpa|''panpa'']] [[Txikipedia:Hego Amerika|Hego Amerikan]].
 
Esan bezala, klima da bioma lehortarren banaketan eragina duen faktore nagusia. Faktore klimatiko nagusiak honakoak dira: