Txikipedia:Bihotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Orria sortu da. Edukia: '''Bihotza''' gorputzeko organo bat da, odola arteria eta zainetan zirkulatzera bultzatzen duena. Zirkulazio-aparatuko organo nagusia da.<br /><br /> Jaiotzen garenet...
(Ez dago alderik)

18:58, 26 uztaila 2015ko berrikusketa

Bihotza gorputzeko organo bat da, odola arteria eta zainetan zirkulatzera bultzatzen duena. Zirkulazio-aparatuko organo nagusia da.

Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, bihotza etengabe aritzen da lanean: uzkurtu eta askatu egiten da; horrela, bihotz-taupadak sortzen ditu. Taupada horiei esker bultzatzen du bihotzak odola gorputzera.

Bihotzaren atalak

Bihotzak lau barrunbe edo atal ditu: bi aurikula eta bi bentrikulu.
Ezkerraldeko aurikula eta bentrikulua lotuta daude; eskuinaldeko aurikula eta bentrikulua ere bai.

Bihotzaren mugimenduak

Bihotzak bi mugimendu egiten ditu: sistolea eta diastolea.
Bihotza uzkurtzen denean («txikitu» egiten denean), sistolea gertatzen da; hau da, bentrikuluak uzkurtu egiten dira, eta odola bihotzetik kanporatzen da.
Bihotza lasaitzen eta zabaltzen denean, berriz, diastolea gertatzen da. Bentrikuluak, une horretan, odolez betetzen dira.
Hain zuzen ere, bi mugimendu horiek (sistoleak eta diastoleak) osatzen dute bihotz-taupada.

Bihotzaren eskuinaldea handiagoa da ezkerraldea baino. Zergatik? Ba eskuinaldeak gorputz osora bultzatzen duelako odola; ezkerraldeak, aldiz, biriketara soilik bultzatzen du odola, eta, birikak bihotzetik gertu daudenez, bihotzaren ezkerraldeak ez du ahalegin handiegirik egin behar.

Odolak bihotzean egiten duen ibilbidea

Odola eskuinaldeko aurikularen bidez sartzen da bihotzean. Hortik eskuinaldeko bentrikulura igarotzen da, eta birika-arteriaren bidez irteten da bihotzetik. Birika-arteriak biriketara eramaten du odola, eta biriketan oxigenoa hartzen du odolak. Oxigenoz gainezka dagoenean, birika-zainaren bidez ezkerraldeko aurikulura joaten da odola, hortik ezkerraldeko bentrikulura igarotzen da, eta aorta arteriatik ateratzen da bihotzetik, odola gorputz osora banatzeko, biriketara izan ezik.
Bihotzaren ezkerraldea odola biriketatik gorputzera zabaltzeaz arduratzen da; bihotzaren eskuinaldea, berriz, odola bihotzera itzularazteaz.