Txikipedia:Aranzadi Zientzia Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Fachada Sociedad de Ciencias Aranzadi - Zorroaga.JPG|thumb|right|250px|Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzaren aurrealdea, Donostiako Zorroagagainako 11. zenbakian]]
[[Fitxategi:Telesforo Aranzadi zientzialari bergararra.jpg|thumb|right|150px|[[Txikipedia:Telesforo Aranzadi|Telesforo Aranzadi]] (1860-1945)]]
'''Aranzadi Zientzi Elkartea''' [[Txikipedia:Euskal Herria|Euskal Herrian]] dagoen zientzia-elkarte bat da. Aranzadiren helburua da kultura- eta natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. [[Txikipedia:Jesus Elosegi|Jesus Elosegi]] ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean. Azterketa eta ikerketarako sortu zen, eta oso garrantzitsua bilakatu da komunitate zientifikoan. Horregatik, 2001ean [[Txikipedia:herri-onurako erakunde|herri-onurako erakunde]] izendatu zuten.
 
Gaur egun, Aranzadi Zientzi Elkarteak 1.540 kide ditu. Horietako 150 hainbat zientzietako ikertzaileak dira eta ikerketaren arloan aritzen dira lanean. [[Txikipedia:Natur eta Giza Zientzien|Natur eta Giza Zientzien]] gaiak ikasi dituzten unibertsitarioak dira tituludun ia guztiak, eta gehien nabarmentzen diren zientziaren gaiak hauek dira: [[Txikipedia:Biologia|Biologia]], [[Txikipedia:Historia|Historia]], [[Txikipedia:Arkeologia|Arkeologia]], [[Txikipedia:Medikuntza|Medikuntza]], [[Txikipedia:Antropologia|Antropologia]], [[Txikipedia:Etnografia|Etnografia]], [[Txikipedia:Geografia|Geografia]] eta [[Txikipedia:Geologia|Geologia]].