Bilboko Arte Ederren Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
37. lerroa:
 
==== Arte Modernoaren Museoa ====
Gazte artistek beste zentro artistikoekin hartu-emanen bidez eta baita Euskal Artisten Elkarteak antolaturiko geroz eta ohikoagoak ziren gaur egungo artearen erakusketen progarmazioari esker, “arte modernoa” deiturikoarengatik jakin nahi geroz eta handiagoa nabarmentzen zen hiriko inguru sozial eta kulturalean. Horrek Arte Ederren Museoa sortu zutenengan arte garaikiderako beste zentro bat irekitzeko giro bikaina sortu zuen. Horrela, 1924ko urriak 25ean Arte Modernoaren Museoak bere ateak irekiko ditu Musika Kontserbatorioak kokatu zegoen Aldundiarena zen leku berean. Museo berria bere garairako oso berritzailea zen izpirituarekin jaio zen, izan ere, Estatuko gainontzeko ekimen museistikoekin alderatuz desberdintasun handia zegoen irizpideen eguneratzeei eta hartutako arriskuari zegokionez.
1919ko Nazioarteko Erakusketa, Berastegi Eskoletan antolatua, izan zen, zalantza izpirik gabe ekimen honen sorkuntza piztuko zuena. Ez bakarrik bertan parte hartu zuten nazioarteko eta bertako artistengatik, baizik eta antolatzaileek arte garaikidearekin hartu zuten konpromezuarengatik. Bertan Aldundiak Cassat, Gauguin, Sidaner, Cottet, Sérusier eta Anglada, Camarasa, Nonell edo Canalls espainiarren pieza multzo bat erosi zituelarik bere konpromezua erakutsiz. Hauek denak museoaren funtsaren parte izango dira. Zuzendari-artisten tradizioari jarraiki Aurelio Arteta margolari euskalduana izendatuko dute zuzendaria, hau 1936an Gerra Zibila lehertzen den momenturaino mantenduko delarik bertan.
 
== Iruditegia ==