Arrautza egosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Arrautzak egosteko moduak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vajíčka_na_tvrdo.jpg|200px|thumb|Arrautza egosi erdibituak.]]
 
'''Arrautza egosia''' edota ''' arrautza gogortua''' [[gatzun]] edo [[ur]]etan [[egosketa|egosi]] ohi den [[arrautz|arrautza]] bat da, nagusiki [[oilo]] arrautza. [[Egosketa]]n zehar arrautzak oskola mantentzen du.
 
Uretan oskolik gabe egosten diren arrautzei [[arrautza poxatu]]ak edo [[Arrautza eskalfatu|arrautza eskalfatuak]] deitzen zaie.
 
{{commonskat}}
 
== Egosteko moduak ==
Arrautza egosterako orduan era desberdinak daude, eta egoste denbora aldatuz arrautza modu desberdina lortu dezakegu. Dena delako moduan, kontu garrantzitsua izan ohi da kazolan jartzen lehena arrautza izatea, eta ondotik ura eta gatza. Hona hemen aipaturiko moduak:
 
* '''Uretan pasata'''. Hitzak dioen bezala, uretan pasada bat ematearen tankera du moduak. 4 minutuz arrautza ur irakinetan mantentzea da gakoa.
* '''Mollet arrautza'''. Hiruzpalau minutuz egosita, bost minutura iritsi gabe.
* '''Arrautza egosia'''. Zortzi-hamar minutuz egosita, [[zuringo]] eta [[Gorringo|gorringoa]] guztiz gogortuta geratzen dira.
 
=== Uretan pasata ===
Ura irakiten hasten denetik 4 minutu bitarte mantendu egoste prozesua. Honela, zuringoak gorputz pixka bat hartzen du, eta gorringoa berriz likido mantentzen da. Prestatzen den momentuan jatea komeni da, [[Salmonella|salmonellaz]] gaixotzeko arriskua baitago, batez ere haur pertsona nagusi eta sistema inmunitarioa makal duten pertsonengan. Kolonbia, Mexiko eta Venezuela bezalako herrialdeetan ''huevo tibio'' gisa ezaguna da modu hau.
 
=== Mollet ===
Mollet arrautza edo itzulpena eginda ''arrautza biguna'' bost minutuz egosten edukita lortzen dugu, honela zuringoa mamituta eta gorringoa likido antzean gelditzen dira. Arrautza mota hau asko erabiltzen da gosari modura jartzeko, arrautzaren moldeko ontzian jarri eta goilaretxo batekin barruko edukia atereaz.
 
=== Arrautza egosia ===
Arrautza egosia zortzi eta hamar minutu bitarte egosten edukita lortzen dugu, honela, bai zuringo zein gorringoa gogortuta geratzen dira. Hau da sukaldean gehien erabiltzen den modua, ondoren erditan edo laurdenetan zatituta aurkezteko. Bestalde, ogitarteko edota sandwitch-etan sartzeko xerra borobilak moztu ohi dira.
[[Kategoria:Arrautzadun platerak]]
[[Kategoria:Gosariak]]