Marie-Antoine Carême: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Parisen ezaguna egin zen hark sortutako ''pièce montées'' delakoengatik, hau da, mahaierdikoaren funtzioa egiten zuen eraikuntza landu batzuk, Ballyk gozotegiaren erakusleihoan pasaratzen zituena. Carêmek era honetako litxarreriak egiten zituen, altura handikoak eta azukrez, almendra pastaz eta gozokiz ia osorik eginak. Antzinako tenplu edo piramide forma ematen zien, garai batean Liburutegi nazionalean arkitekturaren historia liburuetan ikusitako horretan oinarrituta.<ref>Kelly (2004), 2. kapitulua</ref>. Sukaldaritzaren artea arkitekturaren adar bezala ulertuta, bere kaxa diseinatu zituen gozokiak. Zuen trebeziaren ondorioz, [[Napoleon Bonaparte|Lehen Kontsulak]] eskaerak egin zizkion, eta haren ondotik, Talleyrandek ere. Turroi lodiz egindako piezak (''nougatak'') asmatu zituen <ref>
1817an Printze erregentea eta [[Nikolas I.a Errusiakoa]]ren arteko afarirako sortu zuen piezetako bat "nougatak frantses erara" izan zen.</ref> eta baita ere merenge kurruskari lodiak, almendraz eta eztiaz eginak.<ref>Georges Bernier, ''Antonin Carême (1783-1833). La sensualité en Europe'', Grasset, « Aventures » bilduma, Paris, 1989, 99. orritik eta aurrera {{ISBN|978-2246420712}}</ref>.
 
Ikastearen eta gogor lan egiaren ondorioz, sukaldaritzaren artea zientziaren mailara goratu zuen eta entzute handia hartu zuen Europako gorte guztietan. Bere gozogintza Parisko goi mailako hainbat sukalde pribatuetan lantzen zuen bitartean, bere sukalderako talentua bizkor zabaldu zuen [[Zerbitzua Frantziako eran|zerbitzua Frantziako eran]] ematen ziren plater nagusietan.
 
Napoleon ezaguna zen janariarekiko zuen axola eskasagatik. Alta, ondo ulertzen zuen munduko diplomazioan gizarte harremanek zuten garrantzia. 1803an Talleyrand lagunduko du Valençayko gaztelua erosten, Parisko kanpoaldeko domeinu handi bat. Gaztelua erostearen helburua diplomaziarako topalekua bilakatzea zen. Talleyrand Valençayra mugitzen zenena, Carême eraman zuen berarekin eta erronka bat proposatu zion: urte oso batez errepikatuko ez ziren menuak sortzea sasoiko produktuak soilik erabilita. Carême erronka gainditu eta bere formakuntza Talleyranden sukaldeetan osatu zuen. Napoleonen erorketaren ondoren, Carême Londresera joan zen Printze erregentearen zerbitzura, ondorengo Jorge IV.a, eta sonatuak izan ziren afarian egin zituen berarentzat. Kontinentean buelta, Alexandre I.a tsarraren gonbidapena onartu eta San Petersburgora joan zen baina egonaldia hain izan zen laburra ez zuela aukerarik izan tsarrarentzat platerik prestatzeko. Era berean, Frantzisko I. Austriako enperadorearentzat edo Katerina Bagration printzesarentzat lan egin zuen. Parisera itzuli zenean, James de Rothschild bankariaren sukaldari bilakatu zen.
Egur ikatza sukaldatzearen ondorioz, urteetan ke toxiko kantitate handiak arnastu zituen. 48 urte zituela hil zen, Parisen, Neuve-Saint-Roch kalean, 1833ko urtarrilaren 12an, eta uste da ke toxiko horien arnasketak zerikusi izan zuela haren heriotzan. Parisko Montmartreko hilerrian hilobiratu zuten.
Heriotzaren kausen inguruko beste hipotesik batek adierazten du hortzetako infekzioren bat izan zitekeela arrazoia ([[sinusitis]] maxilarra). Hori da haren garezurraren azterketak erakusten duena, Historia naturalaren museo nazionalean gordetzen dena eta hotzeriaren egoera kaxkarra erakusten duena. 2013ko abuztuan ''British Dental Journal'' aldizkarian agertutako artikuluaren arabera, demostratua dago kariesak azukrea manipulatzen duten pertsonen gaixotasun profesionala dela.
 
== Lanak==