Ireki menu nagusia

Aldaketak

Lehenengo giza aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko [[Bolinkoba]]n (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, [[Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa|Bilboko Museo etnografikoan]] aurkitzen dan ''[[Mikeldiko idoloa|Mikeldi]]'' izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu.
Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu
[[Fitxategi:Durango - San Pedro de Tabira 2.JPG|thumb|Tabirako San Pedro eliza.]]
 
[[Durangoko ibar-jaurerria]] Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, [[Navas de Tolosako gudua]]n honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez.
Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Ibar-jaurerriko Biltzarrak mantentzea lortu zuen.
30.150

edits