Amon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
{{mitologia infotaula}}
[[Fitxategi:Amun.svg|thumb|150px|Amon jainkoa.]]
{{Argitzeko|egiptoar jainkoari|Ammon (argipena)}}
'''Amon''' edo '''Ammon''' («jainko ezkutua») [[Antzinako Egipto]]ko jainko nagusia zen. Hasiera batean airearen jainkoa zen, baina gero [[Ra]]rekin bateratu zen, ''Amon-ra'' izenpean. Bere gurtzaren gunerik gorena k. a. 2000 eta 1780 artean izan zen, XII. dinastian. Ahari burua eta gizon gorputzarekin irudikatzen zen, baita bi ahari adar zituen faraoiaren aurpegiarekin ere.
12. lerroa:
Laster Inperio Askearen jainko goren bihurtu zen, eta Inperio Berriaren zaindari. [[Akenaton]] enperadorearen erlijiozko iraultzak [[Aton]] jainkoaren gurtza ezarri zuen Amonenaren ordez, hein handi batean Amonen apaiz gero eta aginpidetsuagoen aurka zuzendua zelarik.
 
[[Tutankhamon|Tutankamon]] (K. a. 1350 inguruan), Akenatonen ondorengoa, berriro itzuli zen Amonen gurtzara, lehen baino indar gehiagoz agian, eta haren ohorez [[Karnak]]eko tenplu nagusia eraikiarazi zuen. Amon jainkoaren irudikapenetan, ahari buruz, haren adarrez eta giza aurpegiz agertzen da, edota buru gainean eguzki diskoa eta gabirai luma luzeak dituela.
 
Jainko honen gurtza ez zen baztertu harik eta [[asiria]]rrek Tebas hiria suntsitu zuten arte (K. a. 664 inguruan), eta jainkoen arteko lehen tokia [[Osiris]] jainkoak beretu. [[Antzinako Grezia|Grekoek]] [[Zeus]]ekin ez zen berdindu.