«Leningradeko Setioa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Leningrad Siege May 1942 - January 1943.png|250px|thumb|left|Leningradeko Setioaren mapa.]]
[[1941]]eko ekainean, [[Bizargorri Operazioa|Alemaniak Errusia inbaditu zuen]] hiru armada-gorputz erraldoiren bitartez. Iparraldeko armada-gorputzaren egitekoa zen [[Leningrad]] hiria hartzea. Irailaren 1ean, artilleria naziaren lehen granadek hiria jo zuten. Astebete geroago lehorreko komunikazioa moztu zuten eta hilaren 15erako hiria erabat inguratua, setiatua zegoen. Hitlerren hasierako helburua hiria erasotu eta hartzea zen, gune estrategikoa izateaz gain, garrantzi sinboliko handia zuelako. Baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin.
 
1941eko azaroaren 20an, sobietarrek [[Ladoga]] aintzira zeharkatzen zuen pasabidea eraikitzea lortu zuten, hirian elikagaiak eta bestelako beharrezko materiala sartu ahal izateko. [[Biziaren Bidea]] esan zioten pasabideari, baina aintziraren izotz geruza hauskorraren eta alemaniarren erasoen menpe zegoenez, irtenbidea ez zen nahi bezain eraginkorra izan.<ref name="iraz"></ref>
 
[[Fitxategi:RIAN_archive_216_The_Volkovo_cemetery.jpg|250px|thumb|left|Setioaren biktimak.]]
[[San Petersburgo|Leningrad]] inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen beren egunerokotasuna. Hiriko usoak jan zituzten lehenik, ondoren katuak desagertu ziren Leningradeko kaleetatik eta [[arratoi]] populazioak ere nabarmen egin zuen behera. Azkenean, [[antropofagia]]ra jo behar izan zuten. Eta hala ere, hiriko biztanleek ohiko kaloria kopuruaren %10 baino ez zuten hartu setioaren lehenengo urtean.<ref name="iraz"></ref> Lehen negu hura, gainera, bereziki gogorra izan zen eta hotzak (-30 °C) eta goseak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik.
 
33.871

edits