Leningradeko Setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
27. lerroa:
 
== Historia ==
[[1941]]eko ekainean, [[Bizargorri Operazioa|Alemaniak Errusia inbaditu zuen]] hiru armada -gorputz erraldoiren bitartez. Iparraldeko armada -gorputzaren egitekoa zen [[Leningrad]] hiria hartzea: [[Nordlicht Operazioa]]. Irailaren 1ean, artilleria naziaren lehen granadek hiria jo zuten. Astebete geroago lehorreko komunikazioa moztu zuten eta hilaren 15erako hiria erabat inguratua, setiatua zegoen.
HitlerrrrenHitlerren hasierako helburua hiria erasotu eta hartzea zen, gune estrategikoa izateaz gain, garrantzi sinboliko handia zuelako. Baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin.
 
Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta, aldi berean, sinbolo handia izanik ([[Errusiako Iraultza]]ren ''hiriburua'' zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali eta hiri osoa lur azpiko karga lehergaiez josi, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin Leningrad harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzeko agindu zien bere indar militarrei, herritarrak gosez eta hotzez hil zitezen.<ref>Irazustabarrena, Nagore, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2218/leningradeko-setioa-eta-tolstoi/osoa ''Leningradeko setioa eta Tolstoi''], argia.com</ref>