Buruhandi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Buruhandiak''', [[Nafarroa]]n '''kilikiak''' ere deituak, buru osoa estaltzen duen [[maskara]] handi batez mozorrotutako jaietako pertsonaiak dira, ohikoak [[Euskal Herria]]n, [[Espainia]]n eta [[Latinoamerika]]ko zenbait tokitan. Maskara handiz mozorrotuta, itxura izugarria hartu eta inguruko haurren atzetik ibiltzen dira korrika, eskutan daramaten puxika batez jotzeko azkenean.
 
== Kilikiak ==
Nahiz eta sarritan buruhandiekin identifikatuak izan desberdinak dira. Haien jatorria [[XVI. mende]]an dago, Iruñean non hasiera betean "gigantillo"ak deitzen zieten. Geroago, XIX. mendean "buruhandiak" eta "bokaparterak" ere deitu zieten. Haien ezaugarriak hauek dira:
* Buruhandiak baino txikiagoak dira
* Guztiek hiruadarreko sonbreirua daramate
 
Iruñeako kilikiak sei dira:
Barbas: zaharrenetario bat, ziur aski Tadeo Amorenak egindakoa, 1860an
Coletas:zaharrenetario bat, ziur aski Tadeo Amorenak egindakoa, 1860an
Caravinagre: Valentziako Porta-Coeli tailerretan egina, 1941an. Hau, zalantzarik gabe, ospetsuena da.
Napoleon: Benito Escalerrek egin, Bartzelona 1912an
Patata: Benito Escalerrek egin, Bartzelona 1912an
Berrugon: Valentziako Porta-Coeli tailerretan egina, 1941an
 
1977an zazpigarren kiliki egin zen, Ribero. Tuterako Orden del Volantinek egindako oparia da baina bere estetika ez doa besteekin bat eta, horregatik ez da ateratzen.
 
== Ikus, gainera ==