Laguntza:Sarrera berriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
=== Ikusizko Editoreko Lotura menua ===
Joan edozein artikulutan goiko fitxetara eta '''klikatu "Aldatu"'''; aldatzeko modu horri [[Laguntza:Ikusizko Editorea|Ikusizko Editorea]] deitzen zaio. Behin orria kargatu duenean, joan uneko artikuluan sortu nahi duzun artikulura '''lotura egingo duen hitzera eta hautatu'''. Hautatu duzunean, joan lotura ikonora goiko menu barran (edo ''Ctrl+K'') eta hasi idazten nahi duzun artikulua. Artikulua existitzen bada, proposamenak egingo dizkizu; aldiz, horrelakorik ez badago, '''zeuk idatzi artikulu berriaren izena''' eta sakatu "Egina" botoian. Hartara, lotura gorri bat sortuko da hautatutako hitzean, eta orain bertan klikatu besterik ez duzu artikulu berria idazten hasteko!
 
[[File:Wikipedia_orriko_goiko_menua_saioa_hasita.png|erdian|Goiko menu barraren irudi bat: eskuinean bilaketa koadroa du]]
 
=== Goiko eskuineko bilaketa koadroa ===
Beste modu bat bilaketa koadroa erabiltzea da (ikus hemen [[Wikipedia:bilaketa|hari buruzko artikulua]]), askotan baliatzen den aukera. Idatzi bilaketa koadroan bilatu nahi den artikuluaren izena, artikulu guztietan goian eskuinean dagoena ([[Aparteko:Search|lotura hau]] ere baliagarria duzu), eta horrek emaitzarik ematen ez badu, jarraitu lotura gorria, eta hasi idazten. Izenburuak soilik idatzi, inolako artikulurik gabe (adibidez: ''etxe'' ongi; ''etxea'' gaizki; ikus [[wikipedia:Politikak|wikipediako politikak]]), eta letra larriak beharrezkoak direnean baino ez erabili (izen-deiturak, estatu izenak, hiriburuak, eta abar). Horrela, errazago izango da beste orrietatik lotzea.
 
[[File:Wikipedia_orriko_goiko_menua_saioa_hasita.png|erdian|Goiko menu barraren irudi bat: eskuinean bilaketa koadroa du]]
 
=== Azpiko bilaketa koadroa ===