Hizkuntzalaritza historiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Hizkuntzalaritza historikoa''', baita ere '''Hiskuntzalaritza [[diakroniko]]a''' eta, batzutan ere, '''Hizkuntzalaritza gonbaratua''', hizkuntzen aldaketak denboran aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adar bat da. Haren interesgune nagusia hizkuntza aldaketaren prozesua da. Hizkuntzalaritza historikoak garrantzi handia du, beraz, hizkuntzen garapen diakronikoaren eta hizkuntzen arteko gertutasuna aztertzeko garaian. Hizkuntzalaritza historikoaren emaitzak beste disziplinen emaitzekin kontrastatu behar dira, besteak beste, [[historia]], [[arkeologia]] eta [[genetika]]. Ikerketa interdisziplinarioak ohikoak dira herrien arteko kontaktuen kronologia eraikitzeko, zabaltze prozesuak eta ibilbideak ezagutzeko eta haien arteko kultura-eraginak ziurtatzeko. Testuinguru horretan, hizkuntzalaritza edo gramatika gonbaratua antzinako hizkuntzen historia [[sinkronia|sinkronikoa]] ezagutzeko teknika zehatza izango litzateke.
[[Fitxategi:Franz Bopp - Imagines philologorum.jpg|thumb|Franz Bopp hizkuntzalari alemanarra.]]
 
== Disziplina honen kezka nagusiak ==
Hizkuntzalaritza historikoaren kezka nagusiak hauek dira:
* Hizkuntza zehatzetan eman diren aldaketak deskribatzea eta azaltzea
* Hizkuntzen aurrehistoria berreraikitzea, haien arteko harremanak aztertzeko eta familietan biltzeko (hizkuntzalaritza gonbaratua)
* Hizkuntzak zergatik eta nola aldatzen diren azaltzeko teoria orokorrak garatzea
* Mintzairen komunitateen historia deskribatzea
* Hitzen historia, hau da, [[etimologia]] ikertzea
 
== Lehen urratsak ==
Hizkuntzalaritza historikoaren jatorria XIX. mendean dago. [[Neogramatika|Neogramtikoen]] eskolak Europako hizkuntzen arteko antzekotasunak aztertu zituzten eta, bide horretatik atzera begiratzen, hizkuntzen horien jatorri amankomuna bilatzen saiatu ziren. Lan horretan [[XVIII. mende]]an Indiako [[sanskrito]]a Europako hizkuntzekin lotuta zegoela ezagutzeak garrantzi handia izan zuen. Ikerketa horien ondorio nagusia [[indoeuropar]] hizkuntza hipotetikoa azaltzea izan zen.