Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.787 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Kolonialismoa''' lurralde edo [[nazio]] baten menperaketa [[politika|politiko]] eta [[ekonomia|ekonomikoa]] atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar [[kultura]] askok kolonialismoa garatu zuten, baina honek izaera ezberdina zuen. Kolonialismoa [[XVI. mendea]]n agertu zen Inperio [[Espainia]]r eta [[Portugal|Portugesaren]] zabalkuntzarekin. Inperio hauek konkistatutako lurrak hustiatzen zituzten eta hauen helburu bakarra metropoliari lehengai eta aberaztasunak ematea zen. Egia da gehienetan bertako erakunde politikoak deuseztatu zirela eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gogernuak ezarri zirela, baina hauek bertako biztanleak menperatzeko eta aberastasunak sortzeko aritzen ziren.
 
== Ikus, gainera ==
 
XV. mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geo¬grafikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesa¬tzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun eze¬zagunak baitzituzten hauek. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mendean jarri zuena.
* [[Inperialismo]]a
Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.), na¬zio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta Kon¬trarreformak bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere industrializazioaren garaian hasita, koloni¬etako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean Espainia (Er¬tamerika eta Hegoamerika), Portugal (Brasil), Bri¬tainia Handia eta Frantzia (Iparramerika) nabarmen¬tzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komer¬tzial eta politikoekin esploratu zituzten, Asia eta Afri¬ka batez ere.
* [[Deskolonizazio]]a
Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denbo¬rarekin, Portugalen botere-eremua Brasildik India, Indonesiako Espezieen irlak eta Asiako kostaldee¬taraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Ame¬rikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.
 
XVII. mendean Herbeherek bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta ingelesek, el¬karrekiko lehian, Iparramerikan eta Indian kokatu zi¬tuzten beren jabegoak. Lehia askoren ondoren, po¬tentzia kolonial handiena izatera iritsi zen Britainia Handia XVIII. mendean eta, itsasoko nagusitasuna¬rekin, bere inperio koloniala kontinente guztietara he¬datu zuen. Amerikako Estatu Batuen independentzi¬az gero, britainiarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta, poliki-poliki, lehenago britainiar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak di¬renek Commonwealth elkartea sortu zuten.
{{Inperio kolonialak}}
Frantsesek Asiaren Hego-ekialdera eta Afrikaren Ipar eta Mendebaldera jo zuten; hau izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. 1. Mundu-Gerraren aurreko hamarkadetan, Alemania ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. Errusiak ere hartu zuen parte koloni¬zazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, Uraletatik Ozeano Bareraino.
 
[[Kategoria:Kolonialismoa]]
 
[[als:Landnahme]]
[[ca:Colonialisme]]
[[de:Kolonie]]
[[en:Colonisation]]
[[es:Época de las Colonias]]
[[fa:استعمار]]
[[fi:Kolonialismi]]
[[fr:Colonisation]]
[[he:קולוניאליזם]]
[[id:Kolonialisme]]
[[is:Nýlenda]]
[[it:Colonialismo]]
[[ja:植民地主義]]
[[nl:Kolonisatie]]
[[no:Koloni]]
[[pl:Kolonializm]]
[[pt:Colonialismo]]
[[ru:Колониализм]]
[[sv:Koloni]]
[[sw:Ukoloni]]
[[tr:Kolonyalizm]]
[[zh:殖民主义]]
[[zh-min-nan:Si̍t-bîn chú-gī]]
Anonymous user