Warner Bros.: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
23. lerroa:
 
Ekoiztetxearen izenaren jatorria bere sortzaileak izan ziren Warner anaietan datza: [[Harry Warner]] (1881–1958), [[Albert Warner]] (1883–1967), [[Sam Warner]] (1887–1927) eta [[Jack Warner]] (1892–1978). Hortik, bere izena, Warner Bros, [[ingeles]]ez Warner anaiak. Warner anaiek ekoiztetxea [[1918]]an [[Hollywood]]en sortu zuten.
 
== Historia ==
Gaur egun ezagutzen dugun Time Warner 1990ean sortu zen, Time Inc eta Warner Comunications taldeen arteko fusio baten ondorioz. Hortik datorkio gaur egun daukan izena, baina fusioa bera aztertu baino lehen, azter ditzagun bere aurrekariak. 1923an sortu zen Time aldizkaria, astero argitaratzen zen Estatu Batuetan eta bertako informazioa zen bere edukia. Hauxe izan zen bertako lehen astekaria. Lau urte beranduago, 1927an Warner Brosek historiako soinuzko lehen luzemetraia kaleratu zuen, “El cantante de Jazz” izenekoa. Luzemetrai hau 1996. urtean estreinatu zen, urte hau kulturaren eta historiaren ikuspegitik markatuz. Kinney National Company 1966an sortu zen konpainia bat da, Kinney Parking Company eta National Cleaning Company-ren arteko fusio baten ondrioa. Honek Warner Bros Seven Arts zinema estudioa erosi zuen, azken honek arazo ekonomikoak zituenean. Honen ondoren, arrakasta handiko estudio batean bihurtu zen bertan sorturiko Woodstock kontzertu- dokumentalak izandako arrakastaren ondorioz. 1972an Kinney National Companyk finantza eskandalu bat zela eta entretenimendurako zeuzkan produktuak banatzeaz gain bere izena aldatu eta Warner Communications Inc hartu zuen. 70eko eta 80ko hamarkadetan zehar Warner Brosek Entretainment Inc-en eta Warner Music Gruopen akzioak bereganatu zituen. Warner Bros. Entertainment Inc. munduko zinema, musika eta telebista produktoreen artean handienetarikoa izateaz gain, konpainia famatu bat da, zeinak Harry Potter, azken urteotako sagarik famatuenetariko bat, pantaila handira eraman du. Konpainiak hainbat subsidiario dauzka, haien artean: Warner Bros. Studios, Warner Bros. Pictures, Warner Bros. Interactive Entertainment, The CW, [[Warner Bros.]] Animation, Warner Home Video, New Line Cinema, Castle Rock Entertainment, Turner, Cartoon Network Studios. etc. Warner Music Groupi dagokionez, mundu mailako azoka musikalari dagokionez hirugarren diskografiarik garrantzitsuena da eta hainbat artisten arrakastaren atzean egon da, mundu mailakoen artean Ed Sheeran, Red Hot Chilli Peppers, Coldplay edota Sia, Espainiar estatu mailan berriz Pablo Alboran, Camela edo Sweet California. 1975ean, Steve Ross zuzendari ejekutiboaren zuzendaritzapean, Warner-ek American Express erakundearekin batera Warner-Amex Satellite Entertainment (WASEC) enpresa sortu zuen. Enpresa horren bitartez, kablezko zenbait kanal ezarri zituzten; haietako batzuk ezagunak dira gaur egun: esaterako [[MTV]] 1981ean, egun Viacomena dena, 1979an [[Nickelodeon]] eta The Movie Channel. Hasiera batean kable bitarteko kanal hauek musikarantz soilik zuzenduta zeuden, nahiz eta gaur egun haien programazioa eta edukia desberdina izan. Nickelodeoren kasuan esaterako, haurrei zuzendutako telesailak emititzen dituzte. 1975an Home Box Office edo ezaguna den bezala [[HBO]], satelite bitarteko emisioa zuen telebistako lehenengo katea izan zen Estatu Batuetan. Gaur egun, Time Warneren menpe dago. HBO, mundu osoan ezaguna den Game of Thrones (Juego de Tronos) seriearen produktorea da. 1976an Turneren harpidetzaren bitarteko WTBS telebista kateak, “Superstation” kontzeptua sortu zuen, zeinak satelitearen bitartez herrialde osoko kable sistemari igortzen dio. Orain komediazko edukiak emititzen ditu eta bere aurkari handiena Comedy Central da. 1980an Turner-ek CCN (Cable News Network) katea estreinatu zuen, zeinak eguneko 24 orduetan zehar berriak emitituko zituen. Estreinaldi honek aldaketa eragin zuen munduan; azken orduko berriak jasotzeko modua aldatu baitzuen. Gaur egun kate hori edatu egin da, telebistako 15 kate izateaz gain, 12 webgune eta irratiko bi emisora baitauzka. radio. Chilen eta Espainian gaztelerazko [[CNN]] katea hedatu zen eta azken honetara hedatzearen ondorioz, 1997an Principe de Asturias saria irabazi zuen Gizarte eta Komunikazioaren modalitatean. 1989ko martxoaren 4an Time Inc. eta Warner Communicationsen arteko fusioaren berri eman zen. Paramount Communicationsek fusio hori geldiarazi nahi zuen, horretarako $12,2 milioiko eskaintza luzatu zuen Time Inc. berenganatzeko, baina jokabide honen aurrean Time Inc. Warnerekin fusionatzeko azken honen eskaintza $14,9 mila milioietara areagotu zuen. Paramountek fusioa eteteko beste saiakera bat egin zuen, demanda bat aurkeztu baina ez zen eraginkorra izan eta bi konpainiak 1990eko urtarrilaren 10ean fusionatu ziren; “Time Warner” konpainia sortuz.
 
=== 90eko HAMARKADA ===
1993an US West eta Time Warner elkartzean TW Telecom sortu zen helburu zehatz batekin: fibraren bitarteko telefonoa. Urte horretan bertan Time Warner Entertainment jaio zen, horrela izendatzen zaio US Westek enpresaren entretenimenduko arlotik hartu zuen %26ari eta gaur egun azpi atal bat da Time Warner Cable izenekoa. 1995an Dick Parsons Time Warneren presidentea zen. HBO eta CNN digitalki transmititutako zerbitzuetan bilakatu ziren. Urte bat beranduago, 1996an Time Warnerek Tuner Broadcasting System berenganatu zuen eta horri esker berriro ere kable bitarteko telebistan sartu zen. Horretaz gain, Warner Brosek eskubideak lortu zituen eta salmentaren zein banaketaren arduraduna da. Urte horretan Warner Brosek DVDaren integrazioa gidatu zuen, VHS zintak baztertuz.
 
=== 2000 URTEAK ===
2000 urtean azken urteotako fusio garrantzitsuenetarikoa gertatu zen. AOLk (America Online) Time Warner erosi zuen, baina sortutako fusioa berezia izan zen, enpresetako bakoitzak entitate berri batean bilakatu baitzen. Horrela, komisio guztiek onartu ostean 2001eko urtarrilaren 11n fusioa gauzatu zen eta horrela izan zen akzionisten banaketa: AOLkoek Time Warneren %55 edukiko zuten eta Time Warnerek berriz %45, hori horrela izanik Time Warneren zuzendaria fusioa historiako akats handiena gisa hartu zuen. Fusioaren ondorioz sortu zen AOL Time Warner enpresak eragingo zituen ondorioen aurreikuspenak oso onak ziren hasiera batean: Time Warnerek milioika bezero berri izateko aukera aurreikusten zuelako eta AOLk Time Warneren abiadura handiko kableak erabili zezakeen bere erabiltzaileei liburuak, aldizkariak, filmak eta musika eskaintzeko. Baina zoritxarrez aurreikuspen horiek, horretan gelditu ziren, aurreikuspen soiletan. Publizitatearen geldialdia eta interneteko abonatuen hazkundea dela eta AOL Time Warnerek dirutza ikaragarria galdu zuen 2002. urtean. Enpresak jasan zuen egoera kaxkar horrek eragina izan zuen bere egiturari dagokionez; horren adibidea da Gerald Levinek bere postua utzi zuen 2001eko udazkenean enpresaren erritmoa berriro lortzearen ezintasunean. Dick Parsons zuzendari ejekutiboa izan zen eta Bob Pittman operazioen zuzendaria. Gainera kideen arteko akusazioak izan ziren: Time Warnereko zatiketak eragin zuen enpresa honen zuzendariek AOLri leporatzea Time Warner AOL hondoratzea. Badira batzuk Pittman kritikatu zuten, gizon honek arazotik ateratzeko ezarritako helburuak ez zituelako lortu, horregatik Pearsonek Pitmanek dibisioneko zuzendarien gainean zeukan autoritatea moztu zuen. Egoera horrela izanik, Pittmanek dimititu zuen egoerarekin haserre baitzegoen, bi enpresen arteko fusioa desegin nahi zuten Time Warnereko ejekutiboek aldiz dimisio hau ospatu egin zuten. Pitmannen postua bi pertsonen artean banatu zen, batetik HBOko kontseilaria zen Jeffrey Bewkes eta bestetik, Time Warnereko zuzendaria zen Don Logan. Ejekutibo hauek konglomeratuarentzat lortutako arrakasta saritzeko hautatu zituzten, baina batasunaren bidetik jarraitu beharrean, separazioa gauzatzeko urratsak eman zituzten, nahiz eta hasieratik uko egin zioten banaketari. Steve Case, AOL Time Warnereko zuzendariak bere hitzaldiak eta interneteko promesa direla medio protagonismoa lortu zuen arren ezin izan zion aurre egin. Urte horretan, konpainia bere hasierako izenera bueltatu zen, Time Warner, eta Timeren propietatea banandu zuen Direct Holdings Americas, Inc. izenarekin. 2007an, Timer Warner Jeff Bewkes ejekutiboaren menpe zegoenean, AOL eta Time Inc. saltzea erabakitzen dute, Turner Broadcasting, Warner Bros. eta HBO osatzen zuten enpresa txiki bat uzten. 2008an, New Line Cinemaren presidentekide eta zuzendarikide exekutiboa, zinema estudiora uko egin zioten, Jeffrey Bewkes kostuak murriztuko zituelako Warner Brosi emateko. Eta azkenean, 2009ko abenduaren 9an Time Warnerek bere historiako beste atal bat itxi zuen, data horretan gauzatu baitzen AOL eta Time Warneren arteko banaketa.
 
=== 2010eko HAMARKADA ===
2010ean NCAA Digital sortu zen. Turner Sports Inc. NCAAren estaldura gestionatu eta indartu zuen 14 urteetan zehar. Urte horretako abuztuan Time Warneren atal latinoamerikarrak, Turner Broadcasting System Latin Americak, Chilevision telebista erosi zuen. Bi urte beranduago, 2012an, Warner Brosen eskubideak Blu-rayra eman ziren, baita titulu batzuen distribuzioa DVDetan ere. Titulu hauen distribuzioa Paramount bitartez egin ziren Estatu Batuetan eta Kanadan. 2014ko ekainaren 6an, Time Warnerek bere atal editoriala Time Inc-etik banatu zuen eta enpresa independente batean bilakatu zuen. Hurrengo urterako, 2018rako, aurreikusita dago Time Warneren mudantza egitea Nueva Yorkeko sede korporatibotik Manhattanera.
 
== Warner Bros. ekoiztetxeko filmen zerrenda ==